Ekonomia

Toña: "Lan erreforma ez da gai izan enpleguak sortzea bultzatzeko; are gutxiago kalitatezkoak"

Lan erreforma onartu eta hiru urtera lanaldi osoko langileen kopurua 3,4 puntu jaitsi dela esan du sailburuak.

Angel Toña. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
Lander Muñagorri Garmendia.
2015eko apirilaren 15a
09:12
Entzun

Proposamenak erantzun zuzena izan zuen, eta are gehiago onartu ondoren. Hego Euskal Herrian sindikatu guztiek greba orokorrerako deia egin zuten, baina PPren gobernuak ez zuen atzera egin. Hiru urte geroago, lan erreforma horrek utzitako ondorioez hausnarketa egiteko garaia dela azaldu du Raul Arza UGTko idazkari nagusiak. Sindikatuak Juan de los Toyos eta F. Largo Caballero fundazioekin batera lan erreformaren ondorioak aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu Bilbon, eta bertan egon da Angel Toña Enplegu sailburua. Mezu argia bota du: “Ez du balio izan esan zen horretarako”. Hau da, enplegurik ez dela sortu, are gutxiago kaliatezkoak, eta gizartean ezberdintasunak areagotzea bultzatu duela. “Kaleratzeak erraztu dira, eta lana eta familia uztartzeko trabak jarri dira”. Horrez gain, negoziazio kolektiboaren esparruan trabak jarri direla adierazi du, baina horiek gainditzeko hitz egiteko deia egin die eragile sozial “guztiei”. “Lan erreformaren ondorioei aurre egiteko, eragile guztiek zabalik daukate nire bulegoko atea”.

Lan munduan eragin dituen ezberdintasunei datuak jarri dizkie Toñak. Azaldu duenez, lanaldi osoan lan egiten duten beharginen kopurua 3,4 puntu jaitsi da, eta lanaldi murriztua dutenen langileen kopurua %20koa da une honetan. Langabezian dauden pertsonen kopuruaren profila zein den ere zehaztu du, eta horien %64 iraupen luzekoak direla zehaztu du. “Datu izugarria da hori”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.