Traktore baten gidaria ikertuko dute Azkoienen bi ibilgailuri aurreratzea galarazteagatik

Sare sozialetan zabaldutako bideoa izan du oinarri Foruzaingoak. Ausarkeriaz gidatzea leporatzen diote.

joxerra senar
2024ko martxoaren 1a
11:45
Entzun

Bolo-bolo zabaldu zen bideoa. NA-660 errepidean, Azkoien parean, traktore batek galarazi egin zion auto bati bera aurreratzea. Irudi horiek oinarri hartuta, Foruzaingoak traktorearen gidaria ikertu du, eta zigor arloko auzibidea ireki da. Ausarkeriaz gidatzea leporatzen diote.

Bideoak hiru minutu irauten du. Bertan ikus daitekeenez, auto zuri bat 29 aldiz ahalegindu zen traktorea aurreratzen, baina hark ez zion uzten. Galgari sakatu eta atzean jartzera behartu zuen. Horretarako, sigi-saga mugitzen zen traktorea, eta aurreratzerik ez zegoen tarteetan hainbat aldiz egin zuen hori.

Berez, bi ibilgailu ahalegindu ziren traktorea aurreratzen. Ez zen istripurik izan, baina kontrako bidean zetozen ibilgailuak arriskuan jarri ziren. Irudi horietan ageri diren hiru ibilgailuen gidariak identifikatu ditu Foruzaingoak, eta deklarazioak hartu die.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.