Transportes Lizarraldea enpresa hustu dute Taxoaren, leherketa arriskugatik
IRUÑEA. Atzo arratsaldean lantegitik atera zituzten Transportes Lizarraldeako langileak denbora batez, leherketa arriskuagatik. Lantegian peroxido organikodun bi bidoi agertu ziren puztuta, ustez erreakzio kimiko baten ondorioz. Suhiltzaileek bi bidoiak ireki zituzten, baina ez zen leherketarik izan, eta ezta inor artatu beharrik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu