Triskilistras

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
San Nikolas, triskilistras, damela, damela, mozkina no quiero mas» abestu zezaketen atzo txerritxo ehiztariek. Egoitza soziala San Nikolas plazan duen BBVAren (+%4,49) mozkinek aurreikuspenak gainditu zituzten: 2.799 milioi urteko lehen seihilekoan, iaz epe berean baino %10 gutxiago; Ibex-35ek (+%0,68) irabazi zituen 72 puntuetatik 50eko bultzada eragin zuen. Gaur Santanderren (+%0,86) txanda izango da, eta Edurnezurik (+%1,33) kapitalizazioan duen nagusitasuna jokoan jarriko du, ondoren, bere mozkinak plazaratzean. 2.640 milioiren salerosketak sendotasuna eman zion urteko maximo berriari. Grifols eta Telecinco ere %2na pasa igo ziren; baina, oro har, galerak izan ziren nagusi akzio azoka gehienetan. Urrutira gabe, %1,09 galdu zuen Eurostoxx-50ek, batik bat uste baino mozkin okerragoak (1.100 milioirenak bigarren hiruhilekoan) plazaratu zituen Deutsche Banken (-%10,82) danbatekoa zela medio. Unicredito eta INGk ere %4na pasa galdu zuten.



Acciona (-%4,02) Endesaren (-%0,54) salerosketa istilutsuan nolabaiteko bitartekari izan zen, eta, horrenbestez, lehen seihilekoan 1.198 milioiren mozkina plazaratu du. Iaz epe berean halako lau. Negozio arruntaren emaitzak, baina, ez dira hain onak izan.



Espainiako Altxorraren urtebeterako zorrak apenas %0,84ko interesa ordaintzen duen egun. Ibex-35eko tropelean 33 enpresek dituzte errentagarritasun horren gaineko dibidenduak. Batez beste %4,6koa da errentagarritasuna. Arriskua ere handiagoa, noski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.