Troikarekin negoziazioak amaitu dituela esan du Greziako gobernuburuak

Gobernu koalizioko bi kide txikienen botoa ez dauka ziurtatuta Samaras kontserbadoreak

Iker Aranburu.
2012ko urriaren 31
00:00
Entzun
Lau hilabeteko negoziazioen ondoren, hurrengo bi urteotan egin beharreko erreformak eta gastu murrizketak hitzartu ditu Greziako Gobernuak troikarekin, Antonis Samaras lehen ministro kontserbadoreak iragarri duenez. Haiekin bezain gogorra izan da gobernuaren barruko negoziazioa, eta ez da ongi amaitu. Zentro-ezkerreko Dimarrek ez ditu onartu nahi kaleratzeak merkatzeko neurriak, eta puntu horien aurkako botoa eman nahi du. Pasok sozialdemokratak ere begi txarrez hartu ditu troikaren inposizio horiek, eta alde bozkatzeko keinuak egin dituen arren, negoziazioa artean irekita dagoela ziurtatu du.

Troikarekin hitzartutako 89 neurrien berri gaur jakingo da, horietan oinarritutako aurrekontu proiektua Legebiltzarrera iristen denean. Baina sakrifizio handiak eskatuko dizkie jada gerrikoa asko estutu duten greziarrei. Botikaren gogortasuna ikusita, Samarasek hitz larriak aukeratu ditu parlamentariei beldurra sartzeko, eta koaliziokideen boto diziplina hausten ez dela ziurtatzeko: «Zer gertatuko litzateke akordioa pasatuko ez balitz eta herria kaosera joango balitz? Arrisku horiek eragotzi behar dira. Hori da alderdi bakoitzaren eta diputatu bakoitzaren erantzukizuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.