TS Fundicionesek gainditutzat jo du krisia, eta langileak berriz hartzen ari da

2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Energia eolikoan aritzen den beste enpresa batek, TS Fundicionesek, «krisia gainditu» duela aldarrikatu du. Haize errotentzako osagaiak egiten ditu Zestoako enpresak, eta 36 milioi euro fakturatu zituen iaz, 2010ean baino %30 gehiago. Azken hilabeteotan lortu dituen kontratu berriei esker, 2012rako espero du 61 milioi fakturatzea eta 2008ko mailara itzultzea. Urte hori izan zen onena TS Fundicionesentzat: Zumaiako lantegi zaharra utzi, Zestoako Arroa Behean berria jarri, eta 330 langile izatea lortu zuen —lehen 150 zituen—. Azken bi urteotan, ia bi langiletik bat kaleratu zituen, eta erregulazio espedientean egon zen luzaz. Langile horietako batzuk berriz hartzen ari direlako «harro» azaldu da Aingeru Aizpurua TSko presidentea. Gamesaren hornitzaile dira, baina baita Vestas, Alston, Siemens Acciona eta Hansenena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.