Donostiako Udalak aurrera jarraituko du turismoaren zerga ezartzeko asmoarekin. Hala berretsi du Ernesto Gasco Turismo zinegotziak. Asteon, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du bertan behera utziko duela horri buruz prestatzen ari zen egitasmoa. Foru aldundien eta udalen esku utzi du auzia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak aurrera egin nahi dute. Batzar Nagusietan aho batez onartu zuten gisa horretako zerga bat ezartzeko lanak hastea. Donostiak 2021erako nahi du indarrean neurria, Gascok azaldu duenez. Ā«Zentzuduna da, beste turismo leku batzuetan gertatzen den bezala, zerga bat sortzea, hiriaren beraren onuragarriĀ».
Turismoaren araua ezartzeko asmoari eutsi dio Donostiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu