Udal beharginak arriskuan leudeke amiantoa dela eta
LAUDIO. CCOO sindikatuak Osalani eskatutako txosten baten arabera, Laudioko udal beharginek arriskuan egiten dute lan, amiantoa duten hodiak manipulatzen dituztelako. Ur hodiak lehorrean mozteko eta konpontzeko praxi okerrak arriskuan jartzen ditu langileak, txostenaren arabera. Horregatik, CCOOk «behar diren segurtasun neurriak» galdegin ditu beharginentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu