EKONOMIA

Urte batez %11,5 igo da Ipar Euskal Herrian lan bila ari direnen kopurua

Ipar Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren berri eman du gaur goizean Merkataritza eta Industria Ganberak (MIG). Aeronautikan izan ezik, sektore guztietan egoera ekonomikoa okertuz doala nabarmendu du Andre Garreta MIGako presidenteak. Lan bila ari direnen kopurua ere %11,5 igo da urte batez.

Jenofa Berhokoirigoin.
2012ko urriaren 23a
17:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Aeronautikan izan ezik sektore guztietan egoera ekonomikoa okertuz doala azpimarratu du Andre Garreta MIGako presidenteak.Hori dela eta, enpresei zuzenduriko laguntza azkartzeko engaiamendua hartu du Garretak, goiz honetan egin prentsaurrekoan. 600 enpresabururi egin inkestaren arabera, %68k dute konfiantza geroari begira eta %24 kezkaturik agertzen dira.

Lan bila ari direnen kopurua ere %11,5 igo da urte batez. RSA gutxieneko errenta jasotzen dutenen kopurua ere %1,9 emendatu da azken 12 hilabeteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.