Urte osorako 274 milioiko finantzaketa lortu du

Gobernuak batez beste %4,24ko interes tasa ordaindu beharko du, eta «zuhurtziaz» jokatu nahi izan duela dio

joxerra senar
Iruñea
2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak lortu du urte osorako zor bidezko finantzaketa merkatuetan: guztira 274 milioi euro, batez beste %4,24ko interes tasarekin. Alvaro Miranda Ekonomia kontseilariaren arabera, egungo baldintzetan prezio ona da hori. «Urte honi aurre egiteko oso eroso gaude orain, administrazio publikoek duten ziurgabetasun handienetakoa gainetik kentzea lortu dugulako».

Normalean, gobernuak urtean zehar jaulki ohi du merkatuetan lortu beharreko zorra; aurten, berriz, urtarrilerako, jada zor guztia saltzea lortu du. Aldaketa horretan erabakigarria izan da iazko urte amaieran merkatuetan finantzaketa lortzeko izandako zailtasun handiak. Horregatik, uste du aurtengo likidezia beharrak bermatuta daudela baldintzak egokiak direlako eta «etorkizuna idatzita ez dagoelako».

Zailtasunak ez dira amaituko, ordea. Izan ere, 274 milioi euro horietatik 170 milioi defizita estaltzeko izango dira, eta gainontzeko dirua, zorra amortizatzeko. Haatik, defizita zenbatekoa izango den ez dago uneotan argi: batetik, aurreikuspen ekonomikoek kale egin dute, eta aurrekontuetan kalkulatutakoa baino diru gutxiago biltzea espero du orain; bestetik, zerga erreforma bidez50 milioi euro inguru bilduko dira. Bi faktoreokin jokatu beharko du gobernuak, eta Mirandak dio horregatik egoera ez dela batere erraza. Argi utzi du, hori bai, %1,3ko defizitaren langa ez dela gaindituko.

2.112 milioi euroko zorra

Mirandak aurreratu du uneotan Nafarroaren zorra 2.112 milioi eurokoa dela: zor hori batez beste sei urterakoa da, eta %3,78ko kostua du. Itzalpeko bidesari bidez finantzatutako hiru azpiegiturak (600 milioi euro inguru) ez ditu sartu datu horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.