Urtebetean Hegoaldeko hiri gehienetan merkatu dira etxebizitza berriak

Euribor indizearen eguneko kotizazioa %3tik jaitsi da, 2006ko martxotik lehen aldiz

Erredakzioa
2009ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Irunen %13,10, Portugaleten %11,90, Gasteizen %10,50, Iruñean %4,90, Bilbon %4,30 eta Donostian %3,50. Etxebizitza berrien prezioa neurri horretan jaitsi da urtebetean, Espainiako Tasazio Sozietatearen datuen arabera. Aztertu dituen Hego Euskal Herriko hirien artean Basaurin bakarrik igo dira etxe berrien prezioak: %1,60.

Hala ere, horrek ez du esan nahi etxeen prezioak merkeak direnik: etxe berri batek, batez beste, 391.800 euro balio ditu Donostian, 312.900 Bilbon, 301.000 Getxon (Bizkaia), 267.500 Gasteizen eta 238.800 Iruñean.

Etxe horiek ordaindu ahal izateko mailegu hipotekarioetan erabiltzen den erreferentzia nagusia, Euribor indizea, behera egiten ari da etengabe, eta atzo beste muga bat gainditu zuen: eguna %2,995ean amaitu zuen eta %3tik jaitsi da 2006ko martxotik lehen aldiz. Hilabeteko batez bestekoa %3 koa da, oraingoz.

Jaisten ari den beste neurgailu garrantzitsu bat inflazioarena da. Espainiakoa %1,5ekoa izan da 2008aren amaieran, 2007an baino 2,8 puntu gutxiago. INEk kontsumo prezioen indize harmonizatuaren berri eman zuen atzo. Behin-behineko datua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.