Behera egin dute, beste behin, autoen salmentek. Iazko garai berean baino 546 auto gutxiago(-%12,74) matrikulatu dira Hego Euskal Herrian uztailean, Faconauto kontzesionarioen elkartearen arabera. Guztira, 3.056 ibilgailu saldu dituzte.
Herrialdeka, uztailean, Gipuzkoakoek izan dituzte emaitzarik txarrenak, iaz baino%15,69 ibilgailu berri gutxiago salduta. Bizkaikoek %15,64 gutxiago matrikulatu dituzte; Nafarroakoek, %11,82 gutxiago, eta Arabakoek,%10 gutxiago.
2007tik hona, nabarmen egin dute behera salmentek. Orduan 74.000 auto saldu ziren, eta iazko urte amaieran kopuru horren ia erdia: hain justu, 37.691 ibilgailu matrikulatu zituzten. Bide beretik joan dira urtarriletik uztailerako salmentak ere. Izan ere, iaz baino 2.242 auto gutxiago (-%9,85 ) saldu dituzte.
Ekainean eta uztailean saltzen dituzte ibilgailurik gehien kontzesionarioetan, baina burua altxatu ezinik dabiltza. Auto saltegiek abuzturako dituzten aurreikuspenak ere ez dira onak.
Uste baino jaitsiera txikiagoa
Datuak datu, uztaileko beherakada espero baino txikiagoa izan da Faconautorentzat. Izan ere, irailetik aurrera egin beharreko hainbat erosketa aurreratu egi direla dio. Irailaren 1etik aurreraBEZa igoko da, eta autoen kasuan, %18tik %21era.
Hilabetez hilabete salmentek behera egiten badute, zerga horren igoerarekin ere jaisten jarraituko dutela iritzi dio Faconautok. Hori dela eta, azaldu du kontzesionarioentzat oso zaila izango dela urteko azken lauhilekoa.
Uztailean %13 auto gutxiago saldu dira Hegoaldean
Urtarriletik uztailera bitartean, iaz baino %9,85 ibilgailu gutxiago saldu dituzte kontzesionarioek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu