Vascofar Lan Ikuskaritzan salatu dute langileek
ARRIGORRIAGA. Vascofar botika banatzailea Lan Ikuskaritzan salatu du langile batzordeak, grebarako eskubidea urratu duela argudiatuta. LABen arabera, erregulazio espedientearen aurkako lehen protesta egunean Vascofarrek grebalarien lanpostuak beste langile batzuekin bete zituen. Sindikatuarentzat, arau-haustea «larria» da, oinarrizko eskubide bat urratzen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu