Vega Sicilia upategiak 26 milioi euroko inbertsioa egingo du Samaniegon, Araban, Partido Riojano alderdiak jakinarazi duenez. Errioxako Gobernuari azalpenak eskatuko dizkio azken hilabeteotan upategi taldearekin izandako harremanen inguruan; zer dela-eta erabaki duen Arabara etortzea, Errioxan inbertsioa egin beharrean, hasiera batean han baitzeukan upategia eraikitzeko asmoa.
Partido Riojanoren datuen arabera, 4,5 hektareako jabegoa izango du, eta helburua 300.000 botila produzitzea izango da. Benjamin de Rothschild & Vega Sicilia izena hartuko du upategiak, eta 2013an hasiko dituzte eraikitzeko lanak.