Vicrilako administratzailea, erosle baten bila

2017ko urriaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LEIOA. Etorkizuna berriro zaildu zaio Leioako Vicrilari (Bizkaia). Beira enpresa Gestiberren esku utzi zuen haren konkurtsoaren administratzaileak joan den den abuztuan, baina inbertsio funts horrek ez ditu jarri agindutako 8,5 milioi euroak. Luzapena eskatu zuen Gestiberrek, baina, arrazoiak justifikatu ez dituenez, adjudikazioa kendu dio administratzaileak, eta beste erosle baten bila hasi da. Cambium-Glassyfy da orain hautagai nagusia, aurreko enkantean galtzaile izan zen funtsa. Oraindik interesatuta dagoela jakinarazi die Cambiumek langileei, baina lantaldea txikitzeko asmoa berretsi du: 290 langileetatik 70 kaleratu nahi lituzke.

Lantegi historikoa da Vicrila, baina kinka larrian dabil, 50 milioi eurotik gorako zorra itzultzerik ez duelako. Azken asteotan salmentei eta ekoizpenari eutsi dio, baina lehengaia bukatzen ari zaio.

Langileek batzar bat egingo dute gaur, egoera aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.