Enpresak

Vidralak Portugalgo Santos Barosa erosi du, 250 milioi euroren truke

CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordearen baimenaren zain dago operazioa ixteko.

xabier martin
2017ko uztailaren 26a
16:51
Entzun

Arabako Vidrala enpresa zabalkunde aro batean sartu da, emaitza ekonomiko apartek bultzatua. Beirazko produktuak ekoizten ditu, eta Portugalgo Santos Barosa bereganatzeko erabakia hartu du, pisu handia duen operazio bat, diru kopuruari erreparatuz gero. Vidralak 250 milioi euroko inbertsioa egingo du Santa Barosa erosteko. Erosketa horrekin, bete-betean sartuko da Portugalgo lehian, beiraren sektorean.

Bi enpresen arteko bat egiteak onurak ekarriko dituela esan du Vidralaren zuzendaritzak: "Bezeroentzat da ona, bai eta langileentzat eta akziodunentzat ere". Santos Barosak 400.000 tona beira ekoizten du urtero, eta 2017an 130 eta 135 milioi euroren arteko salmentak egitea espero du.

Vidralak, berriz, 45,16 milioi euroren mozkinak lortu ditu 2017ko lehen seihilekoan, aurreko urtean baino %33,5 gehiago. Arabako enpresak inoizko emaitzarik onenekin itxi dezake urtea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.