Arabako Vital Kutxako presidente Gregorio Rojoren esanetan, EAEko hiru aurrezki kutxek bat egiteko “aukera bakarra” Euskal Aurrezki Kutxen Legea aldatzea dela. Horrela mintzatu da Rojo Bizkaiko BBK-k eta Gipuzkoako Kutxak aurreikusia duten bat egitearen harira. Bat egitea onartzen bada, erakunde horrek KUTXA izena eramango du. Adierazpen horiek Vital Kutxak egin duen Ohiko Biltzar Orokorrean egin ditu Rojok.
Hiru aurrezki kutxek erakunde bakarrean biltzeko baldintzak eman ditu Rojok: “parekidetasuna, lurraldetasuna, proportzionaltasuna eta Gizarte Ekintza kudeaketaren deszentralizazioa”. Ohartarazi duenez, Vital Kutxa beste biekin batuko da baldin eta “arabarrek hala erabakitzen” badute eta Vital Kutxak “nortasuna, marka eta autonomia” galtzen ez badute. Hori guztia egoera politiko “normalizatuan” egingo litzatekeela esan du, “akordio eta adostasunetik urratsak emanez”.
Aurrezki kutxen arteko integrazioa EAEko “eztabaida sozioekonomikoaren erdigune” izan behar duela esan du Rojok. Hala ere, “kezka” agertu du, bere ustez, beste bi kutxek “integrazioaren oinarriak” apurtu dituztelako. Oinarri horiek “enpresa konpromiso soila, herria eraikitzea eta arabarren, bizkaitarren eta gipuzkoarren mesedetan aritzea” direla dio Rojok.
Ahatik, Bilbon egoitza nagusia eta Donostian Gizarte Ekintzaren egoitza jarri duen aurrezki kutxa batean ez dela sartuko dio Rojok. “Zer geratuko da Gasteizentzat? Bahitetxea?” itaundu du. Vital Kutxak bere betebeharrei erantzuteko “gihar” ugari duela adierazi du.
Ekonomia
Vital Kutxa Aurrezki Kutxen Legea "aldatzen denean" KUTXAra batuko dela adierazi du Gregorio Rojok
Vital Kutxako presidenteak Vital Kutxak "autonomia" mantendu nahi du eta dituen betebeharrei erantzuteko "giharra" baduela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu