Autogintza

VW Nafarroak 66,2 milioi euro irabazi zituen iaz

2019an baino 78.000 auto gutxiago ekoitzi zituen. Lantaldeak pixka bat egin du behera.

WVeko ordezkariak, Iruñean egiten diren bi modeloekin. VW NAFARROA
Iker Aranburu.
2021eko martxoaren 22a
16:58
Entzun

Auto salmentaren jaitsiera handiak ez dio hondamendirik ekarri Volkswagen Nafarroari. Iaz 66,2 milioi euro irabazi zituen, 2019an baino %15 gutxiago. Lantaldean jaitsiera txiki bat izan du: urtearen amaieran 4.754 langile zituen Nafarroako fabrikarik handienak, 2019an baino ehun gutxiago.

Guztira, 3.066 milioi euro fakturatu zituen VWek Landabenen, eta horien %95 autoen salmentatik dator, eta gainontzekoa auto osagaietatik. Aurreko urteetan baino fakturazio txikiagoa izan da, ekoizpenaren jaitsiera ez zelako txikia izan: 320.523 auto egin zituen 2019an, eta 242.666 iaz (-%24,2). Auto horien %56 T Cross modelokoak izan ziren, eta ia %43, berriz, Poloak. Gainera, lehen probak egin dituzte modelo berriekin: ekainean merkaturatuko den Polo berrituaren 72 ale eraiki dituzte, eta 48 irailean aterako duten CUV motako modeloarenak. Landabenen auto elektriko bat egiteko aukera mahai gainean dago, baina nekez iritsiko da 2025a baino lehen.

Oraingoz, beste atal batzuetara doaz inbertsioak. Iaz 98,8 milioi jarri zituen VWek fabrikan (+%63,5).

Egindako autoen %25 Alemaniara joan ziren; %16, Italiara, eta %15, Frantziara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.