VWek 627 milioi pagatuko dizkie 200.000 bezerori
FRANKFURT. Maiatzaren 5ean hasita, Volkswagen konpainiak 1.350 eta 6.250 eurorainoko ordainketak egingo dizkie motor trukatuen iruzurraren 200.000 biktimari. Auto konpainiak esan du beste 21.000 bezerorekin akordioa egiteko tenorean dela. Alemanian epaitegiez besteko akordioak sustatzen ari dira motor diesel iruzurgileen auzia dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu