Lan harremanak eta digitalizazioa. Deskonexio digitala

Whatsapp mezuak, lan harremanen erdigunean

inaut matauko rada
2023ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Joan den hamarkadaren hasieratik hona, Internet bidez komunikatzeko tresna nagusi bihurtu da Whatsapp aplikazioa Euskal Herrian. 2009an sortu zenetik etengabeko hazkundea izan du, eta gutxi dira jada Whatsappa erabiltzen ez duten euskal herritarrak. Eta tresna hori, nola ez, lan mundura ere iritsi da.

Ikusi gehiago:AURPEGIRIK GABEKO UGAZABA

Lan askotan, une oro komunikazioa izatea beharrezkoa da, eta egungo teknologiek aise ematen dute horretarako bidea, nahikoa baita estaldura eta Interneterako konexio ona izatearekin. Horiek erabiltzeko, baina, gailu bat behar da, eta, epaitegiek ebatzi dutenaren arabera, lanerako tresna gisa hartzen da hori. Beraz, enpresa behartuta dago langileei komunikaziorako tresna horiek ematera. Hala, enpresari batek ezin du langile bat behartu bere sakelakoa lanean erabiltzera.

Sakelakoaren erabilera, baina, ez da komunikaziora mugatzen lanean. Beste erabilera batzuk ere baditu, sartzekoan eta irtetekoan fitxatzearena, esaterako. Baliabide horiek enpresak jarri behar dituela dioen lege zehatzik ez da oraindik Hegoaldean, baina, epaitegiek ebatzitakoa ikusita, ondoriozta daiteke enpresak betebehar hori duela. Hala ere, enpresariak eta langileak akordio batera iristen badira, erabil ditzakete sakelako pertsonalak lanerako.

Ezberdintasun handia dago lanean sakelako pertsonala edo lanekoa erabiltzearen artean. Izan ere, ugazabak ezin du enplegatu baten sakelako Whatsapp mezurik edo posta elektronikorik ikusi haren baimenik gabe, eta, hala eginez gero, intimitaterako eskubidea urratuko luke. Laneko sakelakoaren kasua, berriz, ezberdina da, arduradunek ikuskatu baitezakete bertan dagoena, langileak aurrez jakinda betiere.

Epaiketetan balizko froga?

Whatsapp mezuak epaitegietara iritsi dira, eta mezularitza forma berrietara moldatu behar izan du justiziak. Hasieran ez zegoen garbi ea Whatsapp mezu bat froga gisa erabil zitekeen edo ez, baina jurisprudentziak dio baietz, ez duelako Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluko intimitate eskubidea urratzen; betiere, indarkeriaz edo beldurrez lortu ez bada mezu hori.

Lan arloko epaiketa batean, beraz, Whatsapp elkarrizketak erabil daitezke froga gisa, baldin eta, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duen moduan, mezuak egiaztatuta eta legeztatuta badaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.