Microsoft enpresa informatikoak Yahoo Internet ataria erosteko asmoa agertu zuen orain dela egun batzuk, baina Yahook gaur baztertu egin du eskaintza, bere ustez hark ez duelako diru aldetik behar bezala baloratzen. 30.000 milioi eurotan erosi nahi zuen Microsoftek.
Horretaz gain, Yahooren iritziz, eskaintza ez zen "egokia". "Izan ere, azkenaldian inbertsioak egin ditugu iragarkien plataformetan, eta hazkunderako aurreikuspenak eginak ditugu", dio administrazio kontseiluaren oharrak.
Ekonomia
Yahook baztertu egin du Microsoften eskaintza
30.000 milioi eurotan erosi nahi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu