ZERGA ERREFORMA

2014ko urriaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Lizarberen arabera, PSNren proposamenak urtean 35 milioi euroko kostua luke.

Errentaren gaineko zerga

Ez dute ordainduko. Urtean 12.000 eurotik beherako errendimendua dutenak zerga ordaintzeko libre geratuko dira.

Tarifa %3 murriztuko da. Inflazioaren eragina kentzen da, errenta apal eta ertainei zerga tarifa %3 murriztea proposatzen du PSNk.12.000 eurotik.

Zerga tasak jaitsi egingo dira.90.000 eurora arte UPNk proposatutako zerga tasen jaitsiera bera proposatuko du: %22koa 3.940 eurora arte; %25ekoa 8.755 eurora arte; 18.050 eurora arte %28koa; 31.730 eurora arte %36koa; %40koa 46.850 eurora arte. %42koa 55.010 eurora arte; %45ekoa 90.640 eurora arte.300.000 eurotik gorakoei tasa %52tik %48ra jaistea proposatzen du; %49tik %47ra jaistea, 175.000 eurotik gorakoei, eta %47tik %46ra 125.000 eurotik gora.

Kapital irabaziei jaitsierak. UPNren antzeko proposamena egin du: 6.000 eurotik gorako irabaziei %18ko tasa ezarriko zaie; 6.000 eta 12.000 euro artekoei, %22koa; eta 18.000 eurotik gora, %24koa.

Sozietate zerga

Zerga tasak. UPNk %20ko tasa bakarra ezartzen zuen. PSNk 10 milioi eurotik gora fakturatzen duten enpresei tasa %30etik %27ra jaistea proposatu du; milioi bat eta 10 milioi euro artean fakturatzen dutenei, %26koa; eta enpresa txikiei, %19koa. Kooperatibek, mutualitateek eta enpresa elkarteek, %23koa. Lan sozietateek eta fiskalki babestutako kooperatibek, berriz, %17koa. SICAVek eta higiezin inbertsio sozietateek, %1ekoa.

Gutxieneko zerga tasa.UPNren antzera, %10ekoa proposatu du PSNek ere, eta %7koa baldin eta kontratu finkoak urtean %5 handituz gero.

Ondare zerga

Gutxieneko zerga oinarria. Zerga oinarria 300.000 eurotik 800.000 eurora handitzea proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.