Zerga ihesaren aurka, HSBCren egoitza batetik altzariak eraman ditu Bizi taldeak

BAIONA. Bizi mugimendu altermundialistak HSBC bankuaren Baionako egoitzatik hainbat aulki eta besaulki hartu eta kolektiboaren lokalera eraman ditu, bankuaren zerga ihesa salatzeko. Ohartarazi dutenez, Frantzian urtero 60 eta 80 miliar euroren arteko eskasa sortzen du zerga ihesak. Aldiz,«gutxieneko anbizioa» lukeen trantsizio energetikoaren lege batek 30-40 miliar euro artean beharko lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu