ARRASATE. Ikerlan zentro teknologikoak Orbik sortu du, industriari zibersegurtasuneko zerbitzuak eskaintzeko enpresa bat. Produktu elektronikoen segurtasuna bermatzea izango du erronka, eta, horretarako, nazioarteko arauekin bat datorren segurtasun ziurtagiri bat eskainiko die fabrikatzaileei. Proba egiaztatuak egingo ditu horretarako laborategi batean.
Homologazio horrek ahalbidetuko die enpresei edozein produktu merkaturatu aurretik seguruak direla ziurtatu ahal izatea. Gaur egun, hautazkoak dira berme horiek, baina urte gutxi barru derrigorrezko egingo ditu Europako Batasunak.
Sei langilerekin hasiko da, baina bost urte barru hogei izan nahi ditu, eta bi milioi euro fakturatu. Arrasaten (Gipuzkoa) izango du egoitza, Ikerlanek iazko martxoan sortu zuen Digilab laborategian.
Zibererasoengatik babestea izango du xede Orbik-ek

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu