ekonomia

Zipren ekonomia sustatzeko plan bat iragarri du Anastasiadisek

Gobernuak ez du aurreikusten lanpostuak suntsitzea, ezta arlo publikoan soldatak jaistea ere. Ostegunerako planaren zirriborroa izan nahi du gobernuak.

2013ko apirilaren 1a
11:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Nikos Anastasiadis Zipreko presidenteak atzo jakinarazi zuenez, ia prest du presazko hainbat neurri biltzen dituen plana. Fileleftheros egunkariari emandako elkarrizketan adierazi zuenez, asmoa da neurri horiek hiru eta sei hilabete arteko epean ezartzea.

Plan horrekin inbertsio proiektuetarako prozedurak bizkortu, atzerriko kapitala erakarri, gazteen enplegua sustatu eta argindarraren faktura merkatu nahi du Nikosiak, besteak beste. Izandako etekinak enpresan inbertitzen dituzten konpainiei zerga hobariak emateko aukera ere biltzen du planak.

Larunbatean Zipreko Bankuak baieztatu zuen gordailu handiei %37,5 kenduko dietela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.