Diru politika

Zor erosketa erdira jaitsiko du EBZk 2018ko urtarrilean

Interes tasak %0an utzi ditum, eta luzaroan hor egongo direla jakinarazi du.

Iker Aranburu.
2017ko urriaren 26a
14:25
Entzun

Ezohiko diru politikari galga jartzen hasi zaio Europako Banku Zentrala. Maileguak suspertu eta horrekin ekonomia berpiztu ahal izateko, zor publikoa lehenik eta pribatua ondoren aritu da erosten 2015eko martxoaz geroztik.

Euroguneko ekonomiak bultzada hartu duenez, politika hori uzteko lehen urratsa egin du orain. Azkenaldian hilero 60.000 milioi euroren bonoak erosi ditu; urtarriletik aurrera, berriz, horren erdia erosiko du. Gutxienez bederatzi hilabetez eutsiko dio, baina ohartarazi du "beharrezkoa" ikusiz gero, erosketen kopurua  handitzeko edo haren epea luzatzeko prest legokeela.

Normaltasunerako pausoak poliki eta tentuz emango ditu Mario Draghi buru duen taldeak. Horrela, jakinarazi du interes tasak ez dituela aldi luze batean aldatuko —%0an daude 2016ko martxoaz geroztik—. Zehazki, iragarri du zor erosketak bukatu ondoren ere dirua interesik gabe mailegatuko diela eskatzen dioten bankuei. Banku zentralean egun batetik bestera dirua uzten duten bankuek, berriz, %0,4ko interesa ordaintzen jarraituko dute. Horrekin bilatzen du finantza erakundeak dirua elkarri edo bezeroei mailegatzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.