Kontu publikoak

Zor publikoa 254 milioi txikitu da azken hiruhilekoan

Nafarroako Gobernuaren zorra BPGaren %18,4 da, eta Jaurlaritzarena, berriz, %14,7.

Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. JUANAN RUIZ, FOKU
Iker Aranburu.
2018ko abenduaren 14a
11:59
Entzun

Espainiako Bankuak emandako datuen arabera, 18.034 milioi euroren zorra dute Hego Euskal Herriko administrazioek. Aurreko hiruhilekoaren amaieran baino 254 milioi gutxiago dira hori. Jaitsiera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei zor zaie osoki. Hiruen artean 3,277 milioi euro zor zituzten irailaren amaieran, ekainaren amaieran baino 434 milioi gutxiago.

Gora egin du, berriz, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren zorrak. Azken horrek du zorrik handiena: 10.818 milioi dira, hiru hilabete lehenago baino 166 milioi gehiago. EAEko barne produktu gordinaren %14,7 da hori (+0,1). Portzentualki, berriz, hamarren bat jaitsi da Nafarroaren zorra (%18,4), ekonomiaren hazkundea handiagoa izan delako zorraren hazkundea baino (+16 milioi).

Enpresa publikoen zorra ez da handia: hamar milioi Iruñeko gobernuaren menpekoak, eta 172 milioi, berriz, Gasteizko gobernuaren menpekoak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.