ZORRAREN KRISIA. EUSKAL ERAKUNDEEN ERANTZUNA. Nafarroako Gobernua ez da eredu

joxerra senar
2010eko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Zapateroren modura, Sanzek atera ditu guraizeak. Gobernu serio eta arduratsuaren irudia eman nahi izan du, baina bere kontraesanean erori da. Alvaro Miranda Ekonomia kontseilariak Espainiako Gobernuari neurriak «inprobisazioz» hartzea aurpegiratu bazion,nola ulertu behar da duela bi hilabete eskas Nafarroako Gobernuak Afapna, CCOO eta UGT sindikatuekin 2011 eta 2012rako funtzionariei KPIaren arabera soldata igoera hitzartzea, eta orain %5 murriztea ezartzea?

Neurri horrekin batera, Sanzek berak eta kontseilariek %15 murriztuko dute soldata, eta goi kargudunek %10 eta %15 artean. Eredu izan nahi izatea ondo dago, baldin eta beste soldata osagarri denak desagertzen badira, eta hori ez du argitu Sanzek. Goi kargudun eta kontseilari gehienek sariak jasotzen dituzte hainbat sozietate publikoetako administrazio kontseiluetara joate hutsagatik. 2008ko kontu publikoen arabera -2009koak oraindik ez dira argitaratu- 32 sozietateetatik 16k 700.000 euro banatu zituzten.

Nafarroako Kutxarena salagarriagoa da. Iazko urtarriletik ekainera (abendura arteko daturik ez dago), Sanzek 18.342 euro kobratu zituen, Alvaro Mirandak 14.742 euro, Yolanda Barcinak 8.040 euro... Kutxaren estatutu berrien ondorioz, sari oparook ez dituzte politikariek jasoko ziurrenik, baina hainbeste urtez gehigarriok kobratu dituen inorkezin du ezeren eredu izan.

Langile publiko asko ahalegin bat egiteko moduan izan daitezke, baina nola eskatu halakorik milioika euro Los Arcosko auto zirkuitoan, SanFermin museoan, Reino Arena kiroldegian eta iragan hurbileko pentsamolde xahutzailearen isla diren inbertsioetan erabiltzen badira? Soldata %5 jaitsita, 55 milioi euro aurreztuko dira. Hain justu, duela urte eta erdi, Ondasunen gaineko Zerga kendu zuen gobernuak eta 60 milioi eurotik gora biltzen ziren zerga harekin. Alabaina, UPNk ez du zerga arloko autonomia baliatu nahi errenta handiei gerrikoa estutzea eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.