EPEAK ETA URRATSAK

2023ko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maiatzaren 30ean zabaldu zen epea posta bidezko botoa eskatzeko. Uztailaren 10ean itxiko da. uztailaren 3tik 16ra eman ahal izango da botoa.

Correosen bulego fisikoetan edo modu telematikoan egin daiteke, Correosen webgunean.

Eskaera egiteko, NA, pasaportea edo gidabaimena erakutsi behar da bulegoetan; sarean, berriz, NA elektronikoa edo egiaztatze digitala behar dira.

Hautesleen erroldaren bulegora iritsiko da eskaera, eta hark, egiaztatzen duenean boto emailearen eskaera arauzkoa dela, bulegora igorriko du bozkatzeko agiriak; besteak beste, boto paperak eta gutun azalak, postari batek etxe partikularretara eraman ditzan modu zertifikatuan. Boto emaileak berak jaso behar du etxean, akreditazioa erakutsita.

Botoa eman, eta bulegora eraman edo igorri behar du boto emaileak, gutun azalean hauteskunde mahaiaren helbidea jarrita, aurrez jasotako informazioari jarraikiz. Berriro NA erakutsita, bulegoan utzi beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.