Binakako Txapelketa

Ansa II.ak eta Ionek tanto bakarraren aldearekin irabazi diete Matxin III.ari eta Endikari

Hirutik bi partida amaitu dira Binakako Txapelketaren hasieran tato gutxiengo abantailarekin. Puntu banaketan Ionek zortzi puntu batu ditu, Ansa II.ak eta Matxinek seina eta Endikak lau

Orona Fundazioa txapelketak emozio handiarekin jarraitzen du. MAIALEN ANDRES
2019ko azaroaren 21a
23:54
Entzun

Erremonteko Binakako Txapelketak partida berri bat izan du tanto bakarreko aldearekin erabakia. Oraingoan Ansa II.ak eta Ionek, debutariek, 40-39 irabazi diete Matxin III.ari eta Endikari.
Gainera, hain markagailu estua ematen denean litekeena denez, puntuak oso banatuta egon dira. Batetik, sei puntura berdindu dute aurrelariek. Ansa II.ak lau garaipenagatik eta bi banakako tanteoagatik lortu ditu, Matxinek, aldiz, puntu berberak lortu ditu, baina alderantziz; bi 39 tanto egiteagatik eta lau tanteoan izandako batuketa handienagatik. Atzelarietan ez da gauza bera gertatu. Ionek ahal diren puntu guztiak batu ditu; lau gehi lau, eta Endikak lau batu ditu; bi gehi bi.
Hala, Matxin III.a bi partidan hamalau punturekin aurrelarien sailkapeneko buru izatera pasatu da eta Ansa II.ak sei batu ditu, eta hori ez dago batere gaizki. Atzelarietan Endikak hamabi puntu lortu ditu bi partidatan, eta lider da, Ionek, berriz, zortzi ditu jada partida bat jokatuta.

Bi zati desberdin
Partidari dagokionez, bi zati oso desberdinekin egindako talka izan zen. Lehenbizikoan, Endikaren soinuarekin dantzatzen zen, partida menderatzen zuen. Urdinak 2-5 aurreratu ziren eta hamaika tantoko aldearekin jarri ziren; 15-26. Partida norabide batean joango zela zirudien, baina atzelarietako bat indarra galtzen ari zen bitartean, bestearen garrantzia eta nagusitasuna hazten ari zen. Ion hotz hasi arren gorriek 16-2ko partziala egin zuten eta 31-28 aurreratu.
Ondoren norgehiagoka berdindu zen eta 37 arte berdinketa ugari egon ziren. 37-39 aurreratu ziren berriro urdinak Ansaren bi akatsen ndorioz, baina Ion erreskatera joan zen 38 eta 39 tantoak eginda, eta Endikak azken pilota huts egin zuen Ansa eta Ionen lehen garaipena lortzeko.
Zenbakiak argiak izan ziren. Atzelariak gehiago nabarmendu ziren, eta tanto asko egin zituzten; 16 eta 17 tanto hurrenez hurren, baina Ionek huts bakarra egin zuen Endikaren zortzirengatik. Aurrelarietan Matxinek tanto gutxiago egin zituen, hamaika, Ansak aldiz hamalau , baina akats gehiago ere egin zituen, hamar eta azpeitiarrak bakarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.