Ezkurra II eta Garcesek 37-40 irabazi zuten ligaxkakako azken partiduan eta Gurutzeta sagardotegia finlaerdietako ligaxkan sartu dute. Oialume Zar ordezkatzen duten Goikoetxea V eta Barrenetxea IV menderatu zituzten partidu lehiatu eta ikusgarri batean. Oialume Zarrek B taldeko azken jardunaldira itxaron beharko dute eta bertan Etxarri eta Ionen garaipena behar dute Ansa II eta Agirrezabalaren aurka.
Lau erremontistak maila onean aritu ziren eta Garcesen kasuan inoiz baino hobeto. Barrenetxea bezalako aurkari gogor bateri aurre egin zion. Zazpi tanto egin zituen sakearekin, Barrenetxea bezala, eta piloteoan bost. Zenbaki onak atzelari nafarrarentzat.
Aurrelarien arteko lehia ere polita izan zen eta Ezkurrak zortzi tanto gehiago egin zituen. Doneztebeko aurrelaria partiduan gehiago sartu zenean egin zuten zuloa urdinek. Hasiera parekatu baten ondoren gorriak 18-10 eta 21-11 aurreratu ziren. Bazirudien partidua erabakiko zutela, baina orduan agertu zen doneztebearra.
Pixkana-pixkana desabantaila murrizten joan ziren 31-30 jarri ziren arte. Berdindu bakarrik ez eta aurretik jarri ziren urdinak momentu erabakiorrean 33-37. Hurbildu ziren tanto batera gorriak, baina Ezkurrak eta Garcesek partidua itxitzea lortu zuten 37-40.