X. Sagardoaren Txapelketa

Zortzi bikote orekatuk txapelarik gozoena nahi dute

Petritegin aurkeztu berri da Sagardoaren Txapelketa eta bertan zortzi sagardotegik zortzi bikoteri ematen diete izena

Petritegin egin zen aurkezpena erremontista eta sagardogileekin. MAIALEN ANDRES
2020ko martxoaren 4a
17:13
Entzun

Petritegi sagardotegian aurkeztu zen atzo X. Sagardoaren Txapelketa. Txapelarik gozoenaren bila irtengo dira zortzi bikote, bakoitzak sagardotegi bat ordezkatzen duelarik. Lauko bi taldetan banatuta daude eta pasa den urtearekin alderatuta bikote guztiak desberdinak dira. Segurola eta Endika irabazleek ere bikotea aldatu dute.
Hauek dira Sagardoaren Txapelketa 2020an jokatuko duten bikoteak: Goikoetxea-Endika (Gurutzeta), Ezkurra II-Zubiri (Larre Gain), Urriza-Arruarte (Bereziartua) eta Segurola-Ion (Gaztañaga), Matxin III-Azpiroz (Petritegi), Juanenea-Agirrezabala (Altzueta), Aldabe-Barrenetxea IV (Oialume Zar) eta Ansa II-Larrañaga (Setien).
Zortzi bikoteak bi multzotan banatuta daude, A eta B, eta ligaxka bat jokatuko dute. Multzo bakoitzeko lehen bi bikoteak sailkatuko dira finalerdietara, eta lau sailkatuak lauko beste multzo batean bilduko dira, eta handik aterako dira bi finalistak. Finalaurreko faseko multzoan denek denen aurka jokatuko dute, beraz iazko formatu bera errepikatzen da.

Finala partidu bakarrera maiatzaren 9an
Finala partida bakarrera jokatuko da maiatzaren 9an, baina bertan egoteko aurretik sailkatu beharra dute.
A multzoa honako hauek osatzen dute: Goikoetxea-Endika (Gurutzeta), Ezkurra II-Zubiri (Larre Gain), Urriza-Arruarte (Bereziartua) eta Segurola-Ion (Gaztañaga). B multzoan hauek daude: Matxin III.a-Azpiroz (Petritegi), Juanenea-Agirrezabala (Altzueta), Aldabe-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar) eta Ansa II.a-Larrañaga (Setien).
Lehen fasea bihar hasiko da, martxoaren 5ean, eta apirilaren 18an amaituko da; finalaurreko ligaxka apirilaren 23an hasiko da, maiatzaren 2an amaitzeko, eta finala maiatzaren 9an jokatuko da. Partidak ostegun eta larunbat guztietan jokatuko dira.
Ligaxkek azken urteetako txapelketa guztien formatu bera jarraituko dute, bikoteek egiten duten tantoaren arabera puntuak emanez. Lau irabazleei, bi 36 eta 39 tanto bitartean egiten dituztenei, bat 32 eta 35 artean geratzen direnei eta zero 32 tantora iristen ez direnak batzen ez dituztenei, eta pasa den urtean sartu zen berritasunarekin 26 tantora iristen ez denari puntua kentzen zaio.
X. Sagardoaren Txapelketa  bihar hasiko da B multzoko partidu batekin Matxin III.a-Azpiroz (Petritegi), Aldabe-Barrenetxea IV.aren (Oialume Zar) aurka ariko dira.
Aurkezpenean sagardogileak egon ziren, txapelketa jokatuko duten 16 pilotarietatik hamaika eta Oriamendiko agintariak 2010

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.