HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

[siga] UDEF. /udef/ Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskalerako Unitatea, Espainiakoa.

 

[sigla] AAAS. /as/ Zientziaren Aurrerabiderako Amerikako Elkartea.

 

[sigla] 3D. /hiru de/ hiru dimentsio. Izen propioak bezala deklinatzen da. Ez dut 3Dko filmik ikusi. Euskaraz 3Dn egin duten aurreneko filma da. 3D inprimagailua.

 

[sigla] A3. Orain, Antena3. Honela irakurtzen da: /antenatres/.

 

[sigla] AAA. /a-a-a/ Argentinako Aliantza Antikomunista. Laburturik: Triple A.

 

[sigla] AAB* e. AAM, Amnistiaren Aldeko Mugimendua.

 

[sigla] AAK. /a-a-ka/ Kosovoren Etorkizunerako Aliantza.

 

[sigla] AAM. /a-a-eme/ Amnistiaren Aldeko Mugimendua (AAB*, Gestorak*).

 

[sigla] AB. /a-be/ Abertzaleen Batasuna.

 

[sigla] AB. /a-be/ Afrikako Batasuna.

 

[sigla] ABAO* e. OLBE, Opera Lagunen Bilboko Elkartea.

 

[sigla] ABB. /a-be-be/ Araba Buru Batzarra, EAJrena.

 

[sigla] ABC. /a-be-ze/ Ameriketako Estatu Batuetako telebista katea.

 

[sigla] ABEE. /a-be-e-e/ aldi baterako enpresa elkartea (UTE*).

 

[sigla] ABK. /a-be-ka/ Autodeterminazioaren Biltzarrak.

 

[sigla] ABLE. /able/ aldi baterako laneko enpresa (ETT*).

 

[sigla] ABRA. /abra/ Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea.

 

[sigla] ABS. /a-be-ese/ blokeoaren kontrako balazta sistema.

 

[sigla] Acabe. /akabe/ Anorexiaren eta Bulimiaren Kontrako Elkartea, Gipuzkoakoa.

 

[sigla] ACB. /a-ze-be/ Espainiako saskibaloi liga.

 

[sigla] ACF. /a-ze-efe/ Gosearen Kontrako Ekintza (ACH*).

 

[sigla] ACLU. /aklu/ Ameriketako Askatasun Zibilen Batasuna.

 

[sigla] ACNUR* e. UNHCR, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria.

 

[sigla] ACR* e. UNHCR, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria.

 

[sigla] ACRE. /akre/ Europako Kontserbadoreen eta Erreformisten Aliantza.

 

[sigla] ACRP. /a-ze-erre-pe/ Kataluniako Irrati Pribatuen Elkartea.

 

[sigla] Acuaes. /akuaes/ Espainiako Arroetako Urak.

 

[sigla] Adacen. /adazen/ Burmuinean Kalte Hartutakoen Nafarroako Elkartea.

 

[sigla] Adegi. /adegi/ Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartea.

 

[sigla] ADEME. /ademe/ Ingurumenerako eta Energiaren Kontrolerako Agentzia, Frantziakoa.

 

[sigla] Adena. /adena/ Natura Babesteko Elkartea, World Wildlife Found-ek Espainian duen adarra.

 

[sigla] ADEPFO. /adepfo/ Pirinioen Garapenerako Elkartea.

 

[sigla] ADIC. /adik/ Kataluniako Erakundeak Defendatzeko Batzarrak.

 

[sigla] Adif. /adif/ Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzailea.

 

[sigla] ADN* e. DNA, azido desoxirribonukleikoa.

 

[sigla] ADP. /a-de-pe/ Alderdi Arabiar Demokratikoa, Irakeko alderdi sunita.

 

[sigla] ADSL. /a-de-ese-ele/ abonatu linea digital asimetrikoa. Sigla erabili.

 

[sigla] AEA. /a-e-a/ alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA*).

 

[sigla] AEB. /a-e-be/ Ameriketako Estatu Batuak (USA*, EEBB*). Pluralean deklinatzen da. AEBak, AEBek, AEBetako.

 

[sigla] AED. /a-e-de/ Arrasate Euskaldun Dezagun.

 

[sigla] AEE. /a-e-e/ Amerikako Estatuen Erakundea (OAS*, OEA*).

 

[sigla] AEGC . /a-ege-ze/ Guardia Zibilen Espainiako Elkartea.

 

[sigla] AEHE. /a-e-hatxe-e/ atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle errolda (CERA*).

 

[sigla] AEK. /a-e-ka/ Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundea.

 

[sigla] AELC* e. EFTA, Europako Merkataritza Librerako Elkartea.

 

[sigla] AELE* e. EFTA, Europako Merkataritza Librerako Elkartea.

 

[sigla] AEM. /a-e-eme/ Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua (AAEAM*).

 

[sigla] AENA. /aena/ Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa.

 

[sigla] Aenor. /aenor/ Espainiako Normalizazio Erakundea.

 

[sigla] AES. /aes/ Abokatu Euskaldunen Sindikatua.

 

[sigla] Afagi. /afagi/ Gipuzkoako Gaixo Alzheimerdunen Familiakoen Elkartea.

 

[sigla] Afapna. /afapna/ Nafarroako Administrazio Publikoko Funtzionarioen Elkartea.

 

[sigla] Afapredesa. /afapredesa/ Saharako Preso eta Desagertuen Familiakoen Elkartea.

 

[sigla] AFB. Frantziako Bankuen Elkartea.

 

[sigla] AfD. /a-efe-de/ Alemaniarentzako Alternatiba.

 

[sigla] AFP. /a-fe-pe/ France-Press berri agentzia.

 

[sigla] AGF. /a-ge-fe/ Frantziako Aseguru Orokorrak.

 

[sigla] AHT. /a-hatxe-te/ abiadura handiko trena. Frantziakoa TGV da, eta Espainiakoa AVE.

 

[sigla] AI. /a-i/ Amnesty International (Amnistia Internazionala*).

 

[sigla] AIBA. /aiba/ Aldudeko Ibarra Beti Aitzina.

 

[sigla] AIE* e. IEA, Nazioarteko Energia Agentzia.

 

[sigla] AIEA* e. IAEA, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia.

 

[sigla] AIF. /aif/ Arabako Ikastolen Federazioa.

 

[sigla] AISF. /a-i-ese-efe/ Amnesty International, Frantziako Adarra.

 

[sigla] AKE. /ake/ Arabako Kontzeju Elkartea (ACOA*).

 

[sigla] ALBA. /alba/ Gure Amerikako Herrientzako Aliantza Bolivartarra. Laburturik: Amerikarako Aliantza Bolivartarra.

 

[sigla] ALD. /a-ele-de/ Alderdi Liberal Demokrata, Japoniakoa.

 

[sigla] ALDE. /alde/ Europaren Aldeko Liberalen eta Demokraten Aliantzaren Alderdia.

 

[sigla] ALET. /alet/ Administrazioko Langileriaren Euskarazko Trebakuntza.

 

[sigla] ALHAO. /alao/ Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala (BOTHA*).

 

[sigla] AMI. /ami/ Kataluniaren Independentziarako Udalen Elkartea.

 

[sigla] AMPGYL. /ampgil/ Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Gurasoen Elkartea.

 

[sigla] AMREF. /amref/ Medikuntza eta Ikerketarako Afrikako Fundazioa.

 

[sigla] Anasaps. /anasaps/ Buruko Osasunaren Aldeko Nafarroako Elkartea.

 

[sigla] Anavas. /anabas/ Euskal Ontzi Jabeen Erakundea.

 

[sigla] ANC. /a-ene-ze/ Afrikako Kongresu Nazionala (CNA*).

 

[sigla] ANC. /a-ene-ze/ Biltzar Nazional Katalana.

 

[sigla] ANEA. /anea/ Laguntza Entitateen Nafarroako Elkartea.

 

[sigla] Anesvad. /anesbad/ Gobernuz kanpoko erakunde bat da, pobreziaren kontrakoa.

 

[sigla] ANET. /anet/ Nafarroako Garraio Enpresen Elkartea.

 

[sigla] ANPE. /anpe/ Irakaskuntzako Irakasleen Elkarte Nazionala, Espainiako sindikatua.

 

[sigla] ANPE. /anpe/ Lanpostuetarako Agentzia Nazionala, Frantziako langabeen bulegoa.

 

[sigla] AOME. /aome/ Animalien Osasunerako Mundu Erakundea (OMSA*).

 

[sigla] APAVT. /a-pe-uve-te/ Terrorismoaren Biktimak Babesteko Plataforma.

 

[sigla] APEC. /apek/ Asia eta Ozeano Bareko Ekonomia Elkarlana.

 

[sigla] APM. /a-pe-eme/ Epaileen Elkarte Profesionala.

 

[sigla] Apromusena. /apromusena/ Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Musika Irakasleen Elkartea.

 

[sigla] Arco. /arko/ Arte Garaikidearen Nazioarteko Azoka, Madrilgoa.

 

[sigla] ARCO eskubideak. /arko/ Ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak.

 

[sigla] Arena. /arena/ Aliantza Errepublikano Nazionalista, El Salvadorko alderdi eskuindarra.

 

[sigla] Arene. /arene/ Arabako Eritasun Neuromuskularren Elkartea.

 

[sigla] Arko. /arko/ Arrasateko Komunikabideak.

 

[sigla] ARN* e. RNA, azido erribonukleikoa.

 

[sigla] ARSA. /arsa/ Arakango Rohingyen Salbazio Armada .

 

[sigla] ARVA. /arba/ elur jausien biktimak bilatzeko aparatua.

 

[sigla] ASEAN. /asean/ Asiako Hego-ekialdeko Nazioen Erkidegoa.

 

[sigla] ASF. /a-ese-efe/ Frantzia Hegoaldeko Autobideak.

 

[sigla] ASYMI. /asimi/ Osasunaren eta Medikuntza Integratzailearen Elkartea.

 

[sigla] ATEA. /atea/ Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Elkartea.

 

[sigla] ATP. /a-te-pe/ Gizonezko Tenislari Profesionalen Elkartea.

 

[sigla] ATS* e. OLT, osasun laguntzaile teknikoa.

 

[sigla] Attac. /atak/ Finantza Transakzioak Zergapetzearen eta Herritarrei Laguntzearen Aldeko Elkartea.

 

[sigla] Atzegi. /atzegi/ Adimen Urriko Pertsonen Aldeko Gipuzkoako Gurasoen Elkartea.

 

[sigla] AuB. /a-u-be/ Autodeterminaziorako Bilguneak.

 

[sigla] AUKUS. /aukus/ Australiak, Erresuma Batuak eta AEBek osaturiko aliantza militarra.

 

[sigla] AVE. /abe/ Espainiako AHTa, abiadura handiko trena.

 

[sigla] AVSF. /a-ube-ese-efe/ Mugarik Gabeko Agronomoak eta Albaitariak.

 

[sigla] AVT. /a-uve-te/ Terrorismoaren Biktimen Elkartea.

 

[sigla] AZAO. /azao/ Alde Zaharraren Aldeko Oihua, Gasteizko elkartea.

 

[sigla] AZP. /a-zeta-pe/ Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, unibertsitatekoa (PAS*).

 

[sigla] AZTI. /azti/ Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknologia Iraskundea.

 

[sigla] BAD. /bad/ Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia.

 

[sigla] BAK. /bak/ Bakearen Aldeko Koordinakundea (es: Gesto por la Paz).

 

[sigla] BAM. /bam/ Baionak, Angeluk eta Miarritzek osatzen zuten hiri elkartea. Orain, Euskal Kosta-Aturri.

 

[sigla] BAME (MIR*). /bame/ barruko mediku egoiliarra. Hedaduraz, horretarako azterketa eta ikasketak izendatzeko ere erabiltzen da.

 

[sigla] BAO. /bao/ Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (BOB*).

 

[sigla] BBB. /be-be-be/ Bizkai Buru Batzarra, EAJrena.

 

[sigla] BBC. /be-be-ze/ Erresuma Batuko irrati-telebista publikoa.

 

[sigla] BBE. /be-be-e/ babes bereziko eremua (ZEPA*, babes bereziko gune*).

 

[sigla] BBG (ZAD*). /be-be-ge/ Babestu beharreko gunea.

 

[sigla] BBJ. /be-be-jota/ Biarritz Ballet Junior.

 

[sigla] BBK. /be-be-ka/ Bilbao Bizkaia Kutxa.

 

[sigla] BBVA. /be-be-uve-a/ Bilbao Vizcaya Argentaria bankua.

 

[sigla] BCBL. /be-ze-be-ele/ Basque Center on Cognition, Brain and Language. Laburturik, 'BCBL ikerketa zentroa'.

 

[sigla] BCC. /be-ze-ze/ Basque Culinary Center.

 

[sigla] BCE* e. EBZ, Europako Banku Zentrala.

 

[sigla] BEC. /bek/ Bilbao Exhibition Centre. Barakaldoko erakustazoka da.

 

[sigla] BEI. /bei/ bus elektriko inteligentea, Gasteizko garraiobidea.

 

[sigla] BET. /bet/ barne errendimenduaren tasa (TIR*, IRR*).

 

[sigla] BEUC. /beuk/ Europako Kontsumitzaileen Elkartea.

 

[sigla] BEZ. /bez/ balio erantsiaren gaineko zerga (IVA*, VAT*). Izen arruntak bezala deklinatzen da. BEZa ez du ordaindu nahi.

 

[sigla] BGAE. /be-ge-a-e/ borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundea (EPSV*).

 

[sigla] BI. /bi/ biodibertsitatearen egoeraren indizea.

 

[sigla] BIE. /bie/ Bizkaiko Ikastolen Elkartea.

 

[sigla] BIGE. /bige/ Bizkaiko Irakasle eta Gurasoen Elkartea.

 

[sigla] Bihe. /bie/ Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Elkartea.

 

[sigla] BIM. /bim/ biodibertsitatearen indize multidimentsionala.

 

[sigla] BIME. /bime/ Bizkaia International Music Experience. BIME Pro.

 

[sigla] Binadi. /binadi/ Nafarroako Liburutegi Digitala.

 

[sigla] BIOS. /bios/ Bizkaiko Orkestra Sinfonikoa.

 

[sigla] BIS. /bis/ Nazioarteko Ordainketen Bankua (BPI*, BRI*).

 

[sigla] BLE. /ble/ Biharko Lurraren Elkartea.

 

[sigla] BLE. /ble/ Biharko Lurraren Elkartea.

 

[sigla] BMW. /be-me-uve/ Alemaniako auto marka.

 

[sigla] BNG. /be-ene-ge/ Bloke Nazionalista Galiziarra (gl: Bloque Nacionalista Galego).

 

[sigla] BNL. /be-ene-ele/ Banca Nazionale del Lavoro, Italiako banku nagusia.

 

[sigla] BNP. /be-ene-pe/ Parisko Banku Nazionala.

 

[sigla] BOB* e. BAO, Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.

 

[sigla] BOE. /boe/ Estatuko Aldizkari Ofiziala, Espainiakoa.

 

[sigla] BOG* e. GAO, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

 

[sigla] BOM. /bom/ Bilboko Okupazio Mugimendua.

 

[sigla] BON* e. NAO, Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

 

[sigla] BOS. /bos/ Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

 

[sigla] BOST . /bost/ Berroetako Okupazioko Sostengu Taldea.

 

[sigla] BOTHA* e. ALHAO, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala.

 

[sigla] BPG. /be-pe-ge/ barne produktu gordina (PIB*).

 

[sigla] BPGb. /be-pe-ge-be/ barne produktu garbia (PIN*).

 

[sigla] BPP. /be-pe-pe/ Pantera Beltzak.

 

[sigla] BRICS. /briks/ Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika.

 

[sigla] BRT. /be-erre-te/ igarotze lasterreko autobusa.

 

[sigla] BRTA. /be-erre-te-a/ Basque Research and Technology Alliance.

 

[sigla] BSCH. /be-ese-ze-hatxe/ Santander Central Hispano bankua.

 

[sigla] BTP. /be-te-pe/ Bizilekuen Tokiko Programa.

 

[sigla] BTS. /be-te-ese/ Frantziako hezkuntzan, goi teknikarien agiria.

 

[sigla] BVE. /be-uve-e/ Batallon Vasco Español.

 

[sigla] BZES. /be-zes/ Banku Zentralen Europako Sistema (ESCB*, SEBC*).

 

[sigla] CAC. /kak/ Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseilua.

 

[sigla] CADE. /kade/ Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Taldea.

 

[sigla] CAF. /kaf/ Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, Beasaingo enpresa (Gipuzkoa).

 

[sigla] CAN. /kan/ Nafarroako Kutxa.

 

[sigla] CAP* e. NPB, Nekazaritza Politika Bateratua.

 

[sigla] CAT* e. KTE, Kultur eta Turismo Ekintzetxea.

 

[sigla] CC. /ze-ze/ Koalizio Kanariarra.

 

[sigla] CCI* e. NMG, Nazioarteko Merkataritza Ganbera.

 

[sigla] CCMA. /ze-ze-ma/ Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioa.

 

[sigla] CCOO. /ze-ze-o-o/ Comisiones Obreras, Langile Batzordeak. Hobe sigla bakarrik erabiltzea.

 

[sigla] CCRTV. /ze-ze-erre-te-uve/ Kataluniako Irrati eta Telebista Korporazioa.

 

[sigla] CD. /ze-de/ disko konpaktua.

 

[sigla] CD-ROM. /ze-de-rom/ ROM memoria irakurtzeko disko konpaktua.

 

[sigla] CDC. /ze-de-ze/ Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa, edo Convergencia. CiU koalizioko kidea da.

 

[sigla] CDCI. /ze-de-ze-i/ Herriarteko Lankidetzarako Departamendu Batzordea.

 

[sigla] CDN. /ze-de-ene/ Nafar Demokraten Elkargunea (es: Convergencia de Demócratas Navarros).

 

[sigla] CDPENAF. /zedepenaf/ Natura, Laborantza eta Oihan Eremuen Babesteko Departamendu Batzordea.

 

[sigla] CDR. /ze-de-erre/ Errepublikaren defentsarako batzordeak. Pluraleko komunztadura dagokio. Katalunian izandako atxiloketek terrorista bihurtu dute CDR*[e.] Katalunian izandako atxiloketek terrorista bihurtu dituzte CDRak.

 

[sigla] CDU. /ze-de-u/ Batasun Kristau-Demokrata, Alemaniakoa.

 

[sigla] CEAR. /zear/ Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordea. CEAR Euskadi*[e.] EAEko CEAR. CEAR Nafarroak argitu du*[e.] Nafarroako CEAR-ek argitu du.

 

[sigla] Cebek. /zebek/ Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioa.

 

[sigla] CECA. /zeka/ Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa.

 

[sigla] CECA* e. IAEE, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa.

 

[sigla] Cecocafe. Nikaragua Iparraldeko Kafe Kooperatiben Zentrala.

 

[sigla] CECP. /zekpe/ Catalunya en Comu-Podem.

 

[sigla] CEDAW. /ze-dau/ Emakumeak Diskriminatzeko Modu Guztiak Deuseztatzeko Ituna.

 

[sigla] CEE* e. EEE, Europako Ekonomia Erkidegoa.

 

[sigla] CEI* e. EBE, Estatu Burujabeen Erkidegoa.

 

[sigla] Celac (CELAC*). /zelak/ Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Komunitatea.

 

[sigla] Celag. /zelag/ Latinoamerikako Geopolitikako Estrategia Zentroa.

 

[sigla] CEMAC. /zemak/ Afrika Erdialdeko Ekonomia eta Diru Komunitatea. Haren mendekoa da Erdialdeko Afrikako Estatuetako Banku Zentrala.

 

[sigla] CEN. /zen/ Nafarroako Enpresaburuen Elkargoa.

 

[sigla] Cener. /zener/ Espainiako Energia Berriztagarrien Zentroa.

 

[sigla] CEOE. /ze-o-e/ Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa.

 

[sigla] CEPAL. /zepal/ Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoa.

 

[sigla] CEPSA. /zepsa/ Espainiako petrolio enpresa.

 

[sigla] Cepyme. /zepime/ Enpresa Txiki eta Ertainen Espainiako Konfederazioa.

 

[sigla] Cequa. /zekua/ Argentinako Kereila Babesteko Estatu Koordinakundea.

 

[sigla] CERAC. /zerak/ Gatazkak Aztertzeko Bitartekoen Zentroa.

 

[sigla] CERD. /zerd/ Arrazagatiko Diskriminazioa Deuseztatzeko NBEren Batzordea.

 

[sigla] CERN. /zern/ Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua.

 

[sigla] CES* e. KES, Kontseilu Ekonomiko eta Soziala.

 

[sigla] CES* e. Ecosoc, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua.

 

[sigla] CETA. /zeta/ Ekonomia eta Merkataritza Itun Globala.

 

[sigla] CETI. /zeti/ etorkinak behin-behinean hartzeko zentroa.

 

[sigla] CEVEBAD* e. UOHEI, Urrutiko Oinarrizko Heziketarako Euskal Ikastetxea.

 

[sigla] CFDD* e. FDD, Demokraziaren Aldeko Indarrak.

 

[sigla] CFDT. /ze-efe-de-te/ Frantziako Lan Konfederazio Demokratikoa.

 

[sigla] CFSP* e. PESC, Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratua.

 

[sigla] CFTC. /ze-efe-te-ze/ Frantziako Langile Kristauen Konfederazioa.

 

[sigla] CGI. /ze-ge-i/ Informazio Zentral Nagusia, Espainiakoa.

 

[sigla] CGIRC. /ze-girk/ Indiar Bakartuen eta Kontaktu Berrikoen Koordinakundea.

 

[sigla] CGPJ. /ze-ge-pe-jota/ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Espainiakoa.

 

[sigla] CGT. /ze-ge-te/ Lanaren Konfederazio Orokorra, Frantziako sindikatua.

 

[sigla] CHA. /ze-hatxe-a/ Chunta Aragonesista, Aragoiko alderdi nazionalista ezkertiarra.

 

[sigla] CHE. /ze-hatxe-e/ Ebroko Ur Konfederazioa.

 

[sigla] CHN* e. NOG, Nafarroako Ospitale Gunea.

 

[sigla] CIA. /zia/ Inteligentzia Agentzia Zentrala, Ameriketako Estatu Batuetakoa.

 

[sigla] CIC Biogune. /zik/ Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa.

 

[sigla] CIC Biomagune. /zik/ Biomaterialen Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa.

 

[sigla] CIC Energigune. /zik/ Energiaren Ikerketa Kooperatiboko Zentroa.

 

[sigla] CIC Margune. /zik/ Errendimendu Handiko Fabrikazioaren Ikerketa Kooperatiboko Zentroa.

 

[sigla] CICC* e. KGNZ, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

 

[sigla] CIE. /zie/ atzerritarrentzako zentro itxia.

 

[sigla] Cifog. /zifog/ Gibel Gizenerako Palmipedoen Arloko Lanbide Arteko Batzordea.

 

[sigla] CIJ* e. Nazioarteko Justizia Auzitegia.

 

[sigla] CIMADE. /zimade/ Ebakuatuen Aldeko Mugimenduen Batzordea.

 

[sigla] CIO* e. NOB, Nazioarteko Olinpiar Batzordea.

 

[sigla] CIS* e. EBE, Estatu Burujabeen Erkidegoa.

 

[sigla] CiU. /ziu/ Convergencia i Unio. Kataluniako koalizioa, CDC eta UDC alderdiek osatua.

 

[sigla] CJN* e. NGK, Nafarroako Gazteen Kontseilua.

 

[sigla] CM. /ze-eme/ Mondragon Korporazioa. Lehen, MCC, Mondragon Korporazio Kooperatiboa.

 

[sigla] CMA* e. Elikaduraren Munduko Kontseilua. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] CNAOP. /ze-ene-a-o-pe/ Jatorriaren Informaziorako Kontseilu Nazionala, Frantziakoa.

 

[sigla] CNDD–FDD* e. FDD, Demokraziaren Aldeko Indarrak.

 

[sigla] CNE. /ze-ene-e/ Frantzian, enplegu berrietarako kontratua.

 

[sigla] CNI. /ze-ene-i/ Espainiako zerbitzu sekretuak (lehen, CESID).

 

[sigla] CNI. /ze-ene-i/ Batzar Nazional Indigena, Mexikokoa.

 

[sigla] CNMC. /ze-ene-eme-ze/ Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordea.

 

[sigla] CNMV. /ze-ene-eme-uve/ Balore Merkatuaren Espainiako Batzordea.

 

[sigla] CNN. /ze-ene-ene/ Ameriketako Estatu Batuetako telebista kate ezaguna.

 

[sigla] CNPC. /ze-ene-pe-ze/ Txinako Petrolio Korporazio Nazionala (en: China National Petroleum Corporation).

 

[sigla] CNSA. /ze-ene-ese-a/ Autonomiaren Aldeko Elkartasunerako Frantziako Kutxa. Laburturik: Autonomiaren Aldeko Elkartasun Kutxa (fr: Caisse Nationale de Solidarité pour l’Autonomie).

 

[sigla] CNT. /ze-ene-te/ Lanaren Konfederazio Nazionala, Espainiako sindikatua.

 

[sigla] CNUED* e. UNCED, Ingurumen eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentzia.

 

[sigla] CNUMAD* e. UNCED, Ingurumen eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentzia.

 

[sigla] COAVN. /ko-a-uve-ene/ Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala.

 

[sigla] COI* e. NOB, Nazioarteko Olinpiar Batzordea.

 

[sigla] COM. /kom/ Frantziako administrazioan, itsasoz haraindiko kolektibitatea.

 

[sigla] Comecon. /komekon/ Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua, 1991n desagertua.

 

[sigla] Concapa. /konkapa/ Espainiako Ikasleen Gurasoen Konfederazio Katolikoa.

 

[sigla] Confebask. /konfebask/ Euskal Enpresarien Konfederazioa, EAEkoa.

 

[sigla] COSATU. /kosatu/ Hegoafrikako Sindikatuen Konfederazioa.

 

[sigla] CoV. /kob/ koronabirusa.

 

[sigla] Covite. /kobite/ Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboa.

 

[sigla] CPE. /ze-pe-e/ Frantzian, lehen lan kontratua.

 

[sigla] CPT. /ze-pe-te/ Torturaren Prebentziorako Europako Batzordea.

 

[sigla] CRANA* e. NIABZ, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa.

 

[sigla] CRIC. /krik/ Caucako Indigenen Eskualde Kontseilua.

 

[sigla] CRISPR. /kris-pe-erre/ Errepikapen Palindromiko Labur Elkartuak eta Erregularki Tartekatuak .

 

[sigla] CRL* e. LHK, Lan Harremanetarako Kontseilua.

 

[sigla] CSCE* e. ESLA, Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundea.

 

[sigla] CSG. /ze-ese-ge/ gizarte zerga orokorra. CSG ordaindu beharra*[e.] CSGa ordaindu beharra.

 

[sigla] CSIC. /zesik/ Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia, Espainiakoa.

 

[sigla] CSIF. /ze-sif/ Sindikatu Independentea eta Funtzionarioena, Espainiakoa.

 

[sigla] CSQEP. /ce-ese-ku-e-pe/ Catalunya Si Que Es Pot.

 

[sigla] CSU. /ze-ese-u/ Batasun Sozial Kristaua, Alemaniakoa.

 

[sigla] CTA. /ze-te-a/ Argentinako Langileen Zentrala.

 

[sigla] CUIS* e. ESK /e-ese-ka/ Ezker Sindikal Erakundea.

 

[sigla] DBH. /de-be-hatxe/ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

 

[sigla] DBHO. /de-be-hatxe-o/ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ondokoa.

 

[sigla] DEA. /dea/ Drogaren Aurkako Agentzia, Ameriketako Estatu Batuetakoa.

 

[sigla] DF. /de-efe/ Danimarkako Herri Alderdia, eskuin muturrekoa.

 

[sigla] DHE. /de-hatxe-e/ Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartea.

 

[sigla] DHKP-C. /de-hatxe-ka-pe-ze/ Herria Askatzeko Alderdi-Fronte Iraultzailea.

 

[sigla] DIPC. /de-i-pe-ze/ Donostia International Physics Center.

 

[sigla] DNA. /de-ene-a/ azido desoxirribonukleikoa (ADN*).

 

[sigla] DNAT. /de-nat/ Terrorismoaren Aurkako Dibisio Nazionala, Frantziakoa.

 

[sigla] DOCE* e. EBAO, Europako Batasunaren Aldizkari Ofiziala.

 

[sigla] DOUE* e. EBAO, Europako Batasunaren Aldizkari Ofiziala.

 

[sigla] DPJ. /de-pe-jota/ Japoniako Alderdi Demokratikoa.

 

[sigla] DPS estatusa, -a. /de-pe-ese/ Frantzian, bereziki zainduriko presoen estatusa.

 

[sigla] DROM. /drom/ Frantziako administrazioan, itsasoz haraindiko departamendu eta eskualdea. Lehen, DOM-ROM zeritzen (Itsasoz haraindiko departamendua edo eskualdea).

 

[sigla] DSBE. /de-ese-be-e/ diru sarrerak bermatzeko errenta (RGI*, DBE*). Ez nahasi DSBLarekin.

 

[sigla] DSBL. /de-ese-be-ele/ diru sarrerak bermatzeko laguntza. Ez nahasi DSBEarekin.

 

[sigla] DUI. /dui/ Aldebakarreko independentzia deklarazioa.

 

[sigla] DUP. /dup/ Alderdi Demokratiko Unionista, Irlandakoa.

 

[sigla] DVD. /de-uve-de/ disko aldagarri digitala. Sigla erabili.

 

[sigla] DYA. /dia/ Gelditu eta Lagundu, Hego Euskal Herriko errepideetan laguntzen duen elkartea.

 

[sigla] EA. /ea/ Eusko Alkartasuna; 'alkartetxe' deritze egoitzei.

 

[sigla] EAB. /e-a-be/ Euskal Abertzalea, Eusko Legebiltzarrean izaniko talde bat.

 

[sigla] EAB. /e-a-be/ Euskal Aktoreen Batasuna.

 

[sigla] EAB. /e-a-be/ Euskararen Aholku Batzordea, EAEkoa.

 

[sigla] EAE. /e-a-e/ Euskal Autonomia Erkidegoa.

 

[sigla] EAE-ANV. /e-a-e-a-ene-uve/ Eusko Abertzale Ekintza.

 

[sigla] EAETIE. /eaetie/ Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Irakasleen Elkartea.

 

[sigla] EAJ. /e-a-jota/ Euzko Alderdi Jeltzalea (PNV*).

 

[sigla] EAL. /eal/ Europako Aliantza Librea (EFA*, ALE*).

 

[sigla] EAM. /eam/ Errausketaren Aurkako Mugimendua.

 

[sigla] EAP. /e-a-pe/ Europako Alderdi Popularra (EPP*, PPE*).

 

[sigla] EAP (PPA*, PPP*). /e-a-pe/ erosteko ahalmenaren parekotasuna.

 

[sigla] EB. /e-be/ Europako Batasuna.

 

[sigla] EB. /e-be/ Euskal Batasuna. EMArekin baturik, Abertzaleen Batasuna sortu zuten 2001ean.

 

[sigla] EB. /e-be/ Ezker Batua, EAEkoa. Nafarroakoa, IU-NEB. Espainiakoa, IU.

 

[sigla] EBA. /e-ba/ Europako Banku Agintaritza (ABE*).

 

[sigla] EBAO. /ebao/ Europako Batasunaren Aldizkari Ofiziala (DOCE*, DOUE*).

 

[sigla] EBB. /e-be-be/ Euzkadi Buru Batzarra, EAJrena.

 

[sigla] EBE. /ebe/ Estatu Burujabeen Erkidegoa, SESB desegin zenean sorturiko erakundea (CEI*, CIS*).

 

[sigla] EBE. /ebe/ Eurasiako Batasun Ekonomikoa (UEE*, EEU*).

 

[sigla] Ebel. /ebel/ Emakume Baserritarren Elkartea.

 

[sigla] EBEO. /ebeo/ EAEko Biologoen Elkargo Ofiziala (COBE*).

 

[sigla] EBI. /e-bi/ Euskadiko Birgizarteratze Institutua.

 

[sigla] EBITDA. /ebitda/ interes, zerga, balio galera eta amortizazioen aurreko irabaziak.

 

[sigla] EBPN. /e-be-pe-ene/ Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia.

 

[sigla] EBS (EBB*, elkarrekiko berme baltzu*). /e-be-ese/ elkarrekiko berme sozietate.

 

[sigla] EBU. /ebu/ Europako Irrati-Telebisten Batasuna (UER*).

 

[sigla] EBZ. /e-be-zeta/ Europako Banku Zentrala (BCE*).

 

[sigla] ECDC. /e-ze-de-ze/ Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroa.

 

[sigla] ECMI. /ekmi/ Gutxiengoen Gaietarako Europako Zentroa (en: European Centre for Minority Issues).

 

[sigla] Ecofin. /ekofin/ Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua.

 

[sigla] Ecosoc. /ekosok/ Ekonomia eta Gizarte Kontseilua.

 

[sigla] Ecowas. /ekowas/ Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa.

 

[sigla] ECRI. /ekri/ Arrazakeriaren eta Intolerantziaren Aurkako Europako Batzordea.

 

[sigla] EDB. /e-de-be/ Euskal Dantzarien Biltzarra.

 

[sigla] EDB. /e-de-be/ Euskararen Datu Basea.

 

[sigla] EDF. /e-de-efe/ Energie de France, argindar konpainia.

 

[sigla] EDS. /e-de-ese/ Europako Diru Sistema (EMS*, SME*).

 

[sigla] EEBB* e. AEB, Ameriketako Estatu Batuak.

 

[sigla] EEC* e. EEE, Europako Ekonomia Erkidegoa.

 

[sigla] EEE. /e-e-e/ Energiaren Euskal Erakundea (EVE*).

 

[sigla] EEE. /e-e-e/ Europako Ekonomia Esparrua.

 

[sigla] EEE. /e-e-e/ Europako Ekonomia Erkidegoa (CEE*, EEC*).

 

[sigla] EELV. /e-e-ele-uve/ Europa Ekologia-Berdeak.

 

[sigla] EEP. /e-e-pe/ erosteko eskaintza publikoa (OPA*).

 

[sigla] EEP. /e-e-pe/ Euskararen Erakunde Publikoa, Ipar Euskal Herrikoa.

 

[sigla] EET. /e-e-te/ eraikinak ebaluatzeko txostena (IEE*).

 

[sigla] EETAE. /e-e-tae/ Emazte Enpresarien Tokiko Aurrezki Elkartea (CLEF*).

 

[sigla] Efe. /efe/ Espainiako berri agentzia.

 

[sigla] EFQM. /e-efe-ku-eme/ Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioa.

 

[sigla] EFSA. /efsa/ Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza.

 

[sigla] EFSF. /e-efe-ese-efe/ behin-behineko erreskate funtsa.

 

[sigla] EFTA. /efta/ Europako Merkataritza Librerako Elkartea (AELC*, AELE*).

 

[sigla] EGA. /ega/ euskararen gaitasun agiria.

 

[sigla] EGEF. /egef/ Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsa (Feder*).

 

[sigla] EGI. /egi/ Euzko Gaztedi, EAJko gazte taldea.

 

[sigla] EGK. /e-ge-ka/ Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

 

[sigla] EGLU. /eglu/ 'Euskal Gramatika: Lehen Urratsak', Euskaltzaindiaren gramatika bilduma.

 

[sigla] EGM. /e-ge-eme/ Komunikabideen Azterketa Orokorra.

 

[sigla] EGO. /ego/ Euskal Herriko Gazte Orkestra.

 

[sigla] EGP. /e-ge-pe/ Europako Alderdi Berdea.

 

[sigla] EHAA. Ofizialki, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. BERRIAn, EAEko aldizkari ofiziala. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] EHAK. /e-hatxe-a-ka/ Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista.

 

[sigla] Ehaze. /eaze/ Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea.

 

[sigla] EHBE. /e-hatxe-be/ Euskal Herriak Bere Eskola.

 

[sigla] EHBE. /ebe/ Euskal Herriko Bikoizleen Elkartea.

 

[sigla] EHE. /e-hatxe-e/ Euskal Herrian Euskaraz.

 

[sigla] EHGAM. /egam/ Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimendua.

 

[sigla] EHGK. /e-hatxe-ge-ka/ Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua.

 

[sigla] EHIGE. /eige/ Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea.

 

[sigla] EHIK. /eik/ Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa.

 

[sigla] EHKME. /ekme/ Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Elkartea.

 

[sigla] EHLABE. /elabe/ Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea.

 

[sigla] EHLG. /e-hatxe-ele-ge/ Euskal Herriko Laborantza Ganbera.

 

[sigla] EHNA. /ena/ Euskal Herriko Naziotasun Aitorpena.

 

[sigla] EHNE. /ene/ Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna.

 

[sigla] EHPK. /e-hatxe-pe-ka/ Euskal Herriko Pilota Konfederazioa.

 

[sigla] EHU. /e-hatxe-u/ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV*).

 

[sigla] EHZ. /e-hatxe-zeta/ Euskal Herria Zuzenean jaialdia.

 

[sigla] EI (IS*, ISIS*, Daesh*). /e-i/ Estatu Islamikoa. Arabierazko akronimoa 'Daex' da.

 

[sigla] EIA. /e-i-a/ Europako Ingurumen Agentzia (AEMA*).

 

[sigla] EIB. /e-i-be/ Europako Inbertsio Bankua.

 

[sigla] EICTV. /e-i-ze-te-uve/ Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskola, Kubakoa.

 

[sigla] EIE. /eie/ Euskal Idazleen Elkartea.

 

[sigla] Eima. /eima/ Euskal Ikasmaterialgintza.

 

[sigla] EIRE. /eire/ Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea.

 

[sigla] EIT. /e-i-te/ eraikinen ikuskapen teknikoa (ITE*).

 

[sigla] EITB. /e-i-te-be/ Euskal Irrati-Telebista.

 

[sigla] EJZ. /e-jota-zeta/ ekonomia jardueren gaineko zerga.

 

[sigla] EKA. /eka/ Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketa (OCUV*).

 

[sigla] EKASA. /ekasa/ Euskal Kirol Apustuak SA.

 

[sigla] EKE. /eke/ Euskal Kultur Erakundea. Ipar Euskal Herriko kultur taldeak bildu eta euskal kultura bultzatzeko 1990ean sortutako erakundea.

 

[sigla] EKE. /eke/ Euskara Kultur Elkargoa. Euskara eta euskal kultura bultzatzeko Nafarroan 1998an sortutako erakundea.

 

[sigla] EKFB. /e-ka-efe-be/ Euskal Kirol Federazioen Batasuna (UFDV*).

 

[sigla] EKT. /e-ka-te/ Euskarazko Komunikazio Taldea (EKTSA*). Orain, BERRIA Taldea.

 

[sigla] ELA. /ela/ Euskal Langileen Alkartasuna.

 

[sigla] ELB. /e-ele-be/ Euskal Herriko Laborarien Batasuna.

 

[sigla] ELDH. /e-ele-de-hatxe/ Demokraziaren eta Munduko Giza Eskubideen Aldeko Legelarien Europako Elkartea (EJDH*).

 

[sigla] ELE. /ele/ eragin linguistikoaren ebaluazioa.

 

[sigla] ELE. /ele/ Etxeko Langileen Elkartea (ATH*).

 

[sigla] ELN. /e-ele-ene/ Nazioa Askatzeko Armada, Kolonbiakoa.

 

[sigla] EMA. /ema/ Ezkerreko Mugimendu Abertzalea. EBrekin baturik, Abertzaleen Batasuna sortu zuten 2001ean.

 

[sigla] EMA. /ema/ Sendagaien Europako Agentzia.

 

[sigla] EMF. /e-eme-efe/ Euskal Mendizale Federazioa.

 

[sigla] EMS* e. EDS, Europako Diru Sistema.

 

[sigla] ENA. /ena/ euskal nortasun agiria.

 

[sigla] ENAM. /enam/ Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (MLNV*).

 

[sigla] Enba. /enba/ Euskal Nekazarien Batasuna.

 

[sigla] ENE. /ene/ Euskal Naturista Elkartea.

 

[sigla] ENEEK. /eneek/ Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.

 

[sigla] ENT* e. NAE, Nafarroako Antzerki Eskola.

 

[sigla] ENTAE. /entae/ Tabakismoari Aurre Egiteko Euskadiko eta Nafarroako Elkartea (SVNPT*).

 

[sigla] EO. /eo/ Euskadiko Orkestra.

 

[sigla] EOS. /eos/ Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

 

[sigla] EPEL. /epel/ Eskuzko Pilota Enpresen Liga.

 

[sigla] EPK. /e-pe-ka/ Euskadiko Partidu Komunista .

 

[sigla] EPO. /epo/ eritropoietina.

 

[sigla] EPO. /epo/ etxebizitzarako prestazio osagarria.

 

[sigla] EPPK. /e-pe-pe-ka/ Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.

 

[sigla] EPS. /e-pe-ese/ Herri Armada Sandinista.

 

[sigla] EPWN. /e-pe-uve-ene/ Europako Emakume Profesionalen Sarea.

 

[sigla] ERC. /e-erre-ze/ Kataluniako Ezker Errepublikanoa. Esquerra Republicana ere erabil daiteke.

 

[sigla] ERM. /e-erre-eme/ truke tasen mekanismoa.

 

[sigla] Erne. /erne/ Ertzaintzako sindikatu bat.

 

[sigla] ERT. /e-erre-te/ Europako Industriaburuen Mahaia.

 

[sigla] ESA. /esa/ Europako Espazio Agentzia.

 

[sigla] ESAIT. /esait/ Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea.

 

[sigla] ESAS. /esas/ Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea.

 

[sigla] ESCB* e. BZES, Banku Zentralen Europako Sistema.

 

[sigla] ESEPE . /esepe/ ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko proiektu estrategikoa (PERTE*). ESEPEak, ESEPEetan, ESEPE batean.

 

[sigla] ESI. /esi/ erakunde sanitario integratua (OSI*). Galdakaoko ospitaleko ESIan 151 lagunek jarduten dute beharrean.

 

[sigla] ESK. /e-ese-ka/ Ezker Sindikal Erakundea (CUIS*, ESK-CUIS*).

 

[sigla] ESLA. /esla/ Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundea (OSCE*, CSCE*).

 

[sigla] ESM. /e-ese-eme/ erreskate funts iraunkorra.

 

[sigla] ESOC. /esok/ Espazioko Operazioen Europako Zentroa.

 

[sigla] ESTIA. /estia/ Industria Teknologia Aitzinatuen Goi Eskola.

 

[sigla] ETA. /eta/ Euskadi Ta Askatasuna.

 

[sigla] ETB. /e-te-be/ Euskal Telebista. Kontuz deklinatzean. ETB1en, ETB2n.

 

[sigla] ETC. /e-te-ze/ Erosio, Teknologia eta Kontzentrazioaren Inguruko Ekintza Taldea, Kanadakoa.

 

[sigla] ETE. /ete/ enpresa txiki eta ertaina (PYME*).

 

[sigla] ETS* e. SKG, sexu bidez kutsaturiko gaixotasuna.

 

[sigla] ETT* e. ABLE, aldi baterako laneko enpresa.

 

[sigla] Eudel. /eudel/ Euskal Udalen Elkartea.

 

[sigla] Euratom. /euratom/ Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa.

 

[sigla] Euskalmet. /euskalmet/ Euskal Meteorologia Agentzia.

 

[sigla] Eustes. /eustes/ Osasun Larrialdeetarako Teknikarien Euskadiko Elkargo Profesionala.

 

[sigla] EVE* e. EEE, Energiaren Euskal Erakundea.

 

[sigla] Evena. /ebena/ Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Erakundea.

 

[sigla] EVS. /e-uve-ese/ bizi sozialerako espazio.

 

[sigla] EZAE. /ezae/ EAEko Zine Aretoen Elkartea.

 

[sigla] EZLN. /e-zeta-ele-ene/ Askapen Nazionaleko Armada Zapatista, Chiapaskoa (Mexiko).

 

[sigla] FAO. /fao/ Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundea.

 

[sigla] FARC. /fark/ Herriaren Indar Alternatibo Iraultzailea; lehen, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak.

 

[sigla] FAVA. /faba/ Arabako Auzo Elkarteen Federazioa.

 

[sigla] FAZZ. /ze-efe-a-a/ Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA*).

 

[sigla] FBI. /efe-be-i/ Ikerketa Bulego Federala, Ameriketako Estatu Batuetakoa.

 

[sigla] FCC. /efe-ze-ze/ Ameriketako Estatu Batuetako Komunikazioen Batzorde Federala.

 

[sigla] FCSPP. /efe-ze-ese-pe-pe/ Preso Politikoekiko Elkartasun Batzordea, Kolonbiakoa.

 

[sigla] FDD. /efe-de-de/ Demokraziaren Aldeko Indarrak, Burundiko alderdia. Hau du izen osoa: Demokraziaren Aldeko Kontseilu Nazionala-Demokrazioaren Aldeko Indarrak (CFDD*, CNDD–FDD*).

 

[sigla] FDP. /efe-de-pe/ Alemaniako Alderdi Demokratiko Liberala.

 

[sigla] FEADRS. /fea-de-erre-ese/ Sukaldaritza Sozialean Aritzen Diren Elkarteen Espainiako Federazioa.

 

[sigla] Feder* e. EGEF, Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsa.

 

[sigla] FEMA. /fema/ Larrialdiak Kudeatzeko Agentzia Federala, Ameriketako Estatu Batuetakoa.

 

[sigla] FEOGA. /feoga/ Nekazaritzaren Orientabide eta Bermerako Europako Funtsa.

 

[sigla] FEVE. /febe/ Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoa.

 

[sigla] FIA. /fia/ Nazioarteko Automobilismo Federazioa.

 

[sigla] FIBA. /fiba/ Nazioarteko Saskibaloi Federazioa.

 

[sigla] Fibgar. /Fibgar/ Baltasar Garzon Nazioarteko Fundazioa.

 

[sigla] Ficoba. /fikoba/ Gipuzkoako erakustazoka.

 

[sigla] FIDE. /fide/ Munduko Xake Federazioa.

 

[sigla] FIFA. /fifa/ Nazioarteko Futbol Federazioa.

 

[sigla] FIGO. /figo/ Ginekologiako eta Obstetriziako Nazioarteko Federazioa.

 

[sigla] Fijait. /fijait/ arau hauste terroristen egileen fitxategi judizial automatizatua, Frantziakoa. Fijaiten neurriei uko eginen dietela berretsi dute.

 

[sigla] FIPA. /fipa/ Ikus-entzunezko Saioen Nazioarteko Jaialdia, Miarritzekoa.

 

[sigla] Fipresci. /fipreszi/ Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioa.

 

[sigla] FIS. /fis/ Salbaziorako Fronte Islamiarra, Aljeriako alderdia. Legez kanpo utzi zuten 1992an.

 

[sigla] FLEC. /flek/ Kabindako Barrendegia Askatzeko Frontea.

 

[sigla] FLEC-FAC. /flek-fak/ Kabindako Barrendegia Askatzeko Frontea-Kabindako Indar Armatuak, FLECetik 1990eko hamarraldian sortutako adar bat.

 

[sigla] FLN. /efe-ele-ene/ Nazio Askapenerako Frontea, Aljeriakoa.

 

[sigla] FLNC. /efe-ele-ene-ze/ Korsikako Nazioa Askatzeko Frontea.

 

[sigla] FMI* e. NDF, Nazioarteko Diru Funtsa.

 

[sigla] FMLN. /efe-eme-ele-ene/ Nazio Askapenerako Farabundo Marti Frontea, El Salvadorkoa.

 

[sigla] FMS. /efe-eme-ese/ oroitzapen faltsuen sindromea.

 

[sigla] FN. /efe-ene/ Fronte Nazionala, Frantziako alderdia.

 

[sigla] FNUAP* e. UNFPA, Populazio Gaietarako Nazio Batuen Funtsa.

 

[sigla] FO. /efe-o/ Langile Indarra, Frantziako sindikatua.

 

[sigla] FOCAD* e. GLSF, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsa.

 

[sigla] FPLP* e. PAHF, Palestina Askatzeko Herri Frontea.

 

[sigla] FRA. /fra/ Oinarrizko Eskubideen Europako Agentzia.

 

[sigla] FRAP. /frap/ Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Patriotikoa, Espainiakoa (desagertua).

 

[sigla] FROB. /frob/ Bankuen Moldaketa Ordenaturako Funtsa.

 

[sigla] Frodebu. /frodebu/ Burundiko Demokraziaren Aldeko Frontea.

 

[sigla] FSA. /efe-ese-a/ Siriako Armada Askea.

 

[sigla] FSE. /efe-ese-e/ Europako Gizarte Funtsa.

 

[sigla] FSE* e. Espainiako segurtasun indarrak.

 

[sigla] FSLN. /efe-ese-ele-ene/ Nazio Askapenerako Fronte Sandinista, Nikaraguakoa.

 

[sigla] FSU. /efe-ese-u/ Federazio Sindikal Batua (fr: Fédération Syndicale Unitaire).

 

[sigla] FTAA. /efe-te-a/ Ameriketako Merkataritza Librerako Esparrua (en: Free Trade Area of the Americas, FTAA; es: Área de Libre Comercio de las Américas, ALCA; fr: Zone de libre-échange des Amériques, ZLEA).

 

[sigla] FTP. /efe-te-pe/ fitxategi transferentziako protokoloa.

 

[sigla] FVEM. /fe-bem/ Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioa.

 

[sigla] GAE. /gae/ Talde Armatu Espainiarrak.

 

[sigla] GAL. /gal/ Askapenerako Talde Antiterroristak, 80ko hamarraldian gerra zikinean ibilitakoak.

 

[sigla] Galeusca. /galeuska/ Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako idazleen topaketak.

 

[sigla] Galeuscat. /galeuskat/ EAJk, CiUk eta BNGk osaturiko aliantza.

 

[sigla] GALT. /galt/ gazteen aurrezkirako lekuko taldea (CLEJ*).

 

[sigla] GAM. /gam/ Aceh Askatzeko Mugimendua.

 

[sigla] GAO. /gao/ Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (BOG*).

 

[sigla] GAS. /gas/ gurasoen alienazioaren sindromea (SAP*).

 

[sigla] GATT. /gat/ Muga Zergei eta Merkataritzari Buruzko Akordio Orokorra.

 

[sigla] Gautena. /gautena/ Gipuzkoako Autisten Elkartea.

 

[sigla] GBB. /ge-be-be/ Gipuzko Buru Batzarra, EAJrena.

 

[sigla] GDF. /ge-de-efe/ Gaz de France.

 

[sigla] GED. /ged/ Gure Esku Dago. Ahal dela, idatzi izen osoa.

 

[sigla] GEF. /gef/ Ingurumenerako Munduko Funtsa.

 

[sigla] GEO. /geo/ genetikoki eraldatutako organismoa.

 

[sigla] GERNA. /gerna/ Eritasun Arraroen edo Bakanen Nafarroako Taldea.

 

[sigla] GEUZ. /geuz/ Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa.

 

[sigla] GGDS. /ge-ge-de-ese/ gizarteratzeko gutxieneko diru sarrera (IMI*, RMI*).

 

[sigla] GGI. /g-g-i/ giza garapenaren indizea (IDH*, HDI*).

 

[sigla] GGKE. /ge-ge-ka-e/ garapenerako gobernuz kanpoko erakundea. Izen arruntak bezala deklinatu. GGKEak, GGKEetako... Orain arte, behintzat, garapenerako gobernuz kanpoko zenbait erakundek ez dute txintik ere esan.

 

[sigla] GHK. /ge-hatxe-ka/ Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa. Gainerakoan, erabili 'partzuergo'.

 

[sigla] GIA. /gia/ Talde Armatu Islamiarra, Aljeriakoa.

 

[sigla] GIH. /ge-i-hatxe/ garapen iraunkorrerako helburua.

 

[sigla] GIS. /gis/ informazio geografikorako sistema.

 

[sigla] GKE. /ge-ka-e/ gobernuz kanpoko erakundea. Izen arruntak bezala deklinatu. GKEak, GKEetako... Orain arte, behintzat, gobernuz kanpoko zenbait erakundek ez dute txintik ere esan.

 

[sigla] GKS. /ge-ka-ese/ Gazte Koordinakunde Sozialista.

 

[sigla] GLSF. /ge-ele-ese-efe/ Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsa, EAEkoa.

 

[sigla] GMB. /ge-eme-be/ gehieneko masa baimendua (MMA*).

 

[sigla] GNL. /ge-ene-ele/ gas natural likidotua (LNG*).

 

[sigla] GOITB. /goi-te-be/ Debagoieneko telebista.

 

[sigla] GPA. /ge-pe-a/ Gamesa Producciones Aeronauticas.

 

[sigla] GPS. /ge-pe-ese/ kokatze sistema orokorra.

 

[sigla] GRAL. /gral/ gradu amaierako lana.

 

[sigla] GRAPO. /grapo/ Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistak.

 

[sigla] Greco. /greko/ Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldea.

 

[sigla] GSPC. /ge-ese-pe-ze/ Prediku eta Borrokarako Talde Salafista, Aljeriakoa.

 

[sigla] GTG. /ge-te-ge/ guztizko tonaje gordina (GRT*, TRB*).

 

[sigla] GUFE. /gufe/ Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea, Bizkaiko Aldundikoa (IFAS*).

 

[sigla] GZZ. /ge-zeta-zeta/ Gipuzkoa Zero Zabor.

 

[sigla] HABE. /habe/ Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea.

 

[sigla] HAEE. /hatxe-a-e-e/ Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP*, HAEE-IVAP*).

 

[sigla] HAPO (PGOU*). /hapo/ hiri antolamenduko plan orokorra.

 

[sigla] HCR* e. UNHCR, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria.

 

[sigla] HDP. /hatxe-de-pe/ Herrien Alderdi Demokratikoa.

 

[sigla] HEL. /hel/ herri ekinaldi legegilea.

 

[sigla] Helep. /helep/ herriarteko lankidetza erakunde publikoa (EPCI*).

 

[sigla] HH. /hatxe-hatxe/ Haur Hezkuntza.

 

[sigla] HHE. /hatxe-hatxe-e/ Helduen Hezkuntza Etengabea. Laburturik: Helduen Hezkuntza (EPA*).

 

[sigla] Hiahoka. /hiahoka/ Hizkuntza Ahotsez eta Kantuz Sentitzeko Proiektua.

 

[sigla] Hiru. /hiru/ Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatua.

 

[sigla] HLM. /hatxe-ele-eme/ Frantziako sisteman, alokairu apaleko bizitokia .

 

[sigla] HMH. /hatxe-eme-hatxe/ Hezkuntza Marko Hirueleduna (MET*).

 

[sigla] HNT. /hatxe-ene-te/ Harremanetarako Nazioarteko Taldea (NHT*, Nazioarteko Harreman Taldea*).

 

[sigla] HOAC. /hoak/ Ekintza Katolikoko Langile Anaidia.

 

[sigla] HRW. Human Rights Watch. Ez itzuli. Kontuz deklinatzean. HRWek, HRWen, HRWeko...

 

[sigla] Huhezi. /huhezi/ Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitatekoa.

 

[sigla] HVO. /hatxe-ube-o/ landare olio hidrotratatua.

 

[sigla] IA. /ia/ Ikasle Abertzaleak. Kontuz deklinatzean. Ikasle Abertzaleak-en ustez, Bolognako Hitzarmena ez da batere egokia*[e.] Ikasle Abertzaleen ustez, Bolognako Hitzarmena ez da batere egokia.

 

[sigla] IAAF. /iaf/ Atletismo Federazioen Nazioarteko Elkartea. Orain, Munduko Atletismo Federazioa da.

 

[sigla] IACHR. /i-a-ze-hatxe-erre/ Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarra (CIDH*).

 

[sigla] IAEA. /i-a-e-a/ Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia (AIEA*, OIEA*).

 

[sigla] IAEE. /i-a-e-e/ Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (CECA*).

 

[sigla] IAT (ITV*). /i-a-te/ ibilgailuen azterketa teknikoa.

 

[sigla] IATA. /iata/ Nazioarteko Aire Garraioko Elkartea.

 

[sigla] IAU. /i-a-u/ Nazioarteko Astronomia Batasuna.

 

[sigla] IBAN. /iban/ banku kontuen nazioarteko zenbakia.

 

[sigla] IBB. /i-be-be/ Ipar Buru Batzarra, EAJrena.

 

[sigla] IBB. /i-be-be/ ingurumen baimen bateratua. IBBa badute.

 

[sigla] Ibea (IBeA*). /ibea/ Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa.

 

[sigla] IBM. /i-be-eme/ International Business Machines.

 

[sigla] ICAA. /ika/ Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua.

 

[sigla] ICANN. /ikan/ Izenak eta Zenbakiak Banatzeko Interneteko Korporazioa.

 

[sigla] ICAO* e. NAZE, Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundea.

 

[sigla] ICC* e. NMG, Nazioarteko Merkataritza Ganbera.

 

[sigla] ICE. /ize/ Immigrazioaren eta Aduanaren Polizia Indarra.

 

[sigla] ICES. /izes/ Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseilua.

 

[sigla] Icex. /izex/ Kanpoko Merkataritzaren Espainiako Institutua.

 

[sigla] ICIJ. /izij/ Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoa.

 

[sigla] ICJ* e. Nazioarteko Justizia Auzitegia. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] Icmat. /ikmat/ Matematika Zientzien Institutua.

 

[sigla] ICTR* e. Ruandarako Nazioarteko Auzitegia. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] ICTV. /i-ze-te-ube/ Birusen Taxonomiaren Nazioarteko Batzordea.

 

[sigla] ICTY* e. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegia. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] ICV. /i-ze-uve/ Iniciativa per Catalunya-Verds, Kataluniaren Aldeko Ekimena-Berdeak.

 

[sigla] IDAB. /idab/ Agrobioteknologia Institutua, Nafarroakoa.

 

[sigla] IDAE. /idae/ Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua, Espainiakoa.

 

[sigla] IEA. /i-e-a/ Nazioarteko Energia Agentzia (AIE*).

 

[sigla] IEC. /i-e-ze/ Ikerketa Katalanen Institutua.

 

[sigla] IFK. /i-efe-ka/ identifikazio fiskaleko kodea (CIF*, CRN*).

 

[sigla] IFZ. /i-efe-zeta/ identifikazio fiskaleko zenbakia.

 

[sigla] IG. /i-ge/ ibilgailu gidariduna (VTC*). Ordu erdi lehenago eskatu behar da ibilgailu gidaridunen zerbitzua. Ibilgailu gidaridun bat alokatu dut.

 

[sigla] IGIC. /igik/ Kanarietako zeharkako zerga orokorra.

 

[sigla] IHF. /i-hatxe-efe/ Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Helsinki Federazioa.

 

[sigla] Ihobe. /ihobe/ Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, EAEkoa.

 

[sigla] II-HE. /i-i-hatxe-e/ Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna.

 

[sigla] IIB. /i-i-be/ inbertsio itun bilaterala.

 

[sigla] IIHF. /i-i-hatxe-efe/ Nazioarteko Izotz Hockeyko Federazioa.

 

[sigla] IKA. /i-ka/ Ikas eta Ari euskaltegi sarea.

 

[sigla] IKL. /i-ka-ele/ interes komunitarioko lekua (LIC*, SIC*, SCI*).

 

[sigla] IKT. /i-ka-te/ informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (TIC*).

 

[sigla] ILCLI. /ilkli/ Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutua.

 

[sigla] ILO* e. OIT, Lanaren Nazioarteko Erakundea.

 

[sigla] IMB. /i-eme-be/ ikuskatze mekanismo bakarra (MUS*, SSM*, MRU*).

 

[sigla] IMF* e. NDF, Nazioarteko Diru Funtsa.

 

[sigla] IMI* e. GGDS, gizarteratzeko gutxieneko diru sarrera.

 

[sigla] IMO* e. NIE, Nazioarteko Itsas Erakundea.

 

[sigla] IMQ. /i-eme-ku/ Igualatorio Mediko Kirurgikoa.

 

[sigla] Imserso. Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutua, Espainiakoa.

 

[sigla] INE. /ine/ Espainiako Estatistika Institutua.

 

[sigla] INEM. /inem/ Espainiako Enplegu Institutua. Orain, SEPE deritzo.

 

[sigla] INPEC. /inpek/ Kolonbiako Espetxe eta Kartzela Institutua.

 

[sigla] Insee. /insee/ Estatistika eta Ekonomia Ikerketen Institutua, Frantziakoa. Laburturik: Frantziako Estatistika Institutua.

 

[sigla] INTIA. /intia/ Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua.

 

[sigla] IOC* e. NOB, Nazioarteko Olinpiar Batzordea.

 

[sigla] IOHLEE. /iole/ Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea (AVPIOP*).

 

[sigla] IOM. /i-o-eme/ Nazioarteko Migrazio Erakundea.

 

[sigla] IPBES. /i-pe-bes/ Bioaniztasunari eta Ekosistemen Zerbitzuei Buruzko Plataforma Gobernu Artekoa.

 

[sigla] IPC* e. KPI, kontsumo prezioen indizea.

 

[sigla] IPCC. /i-pe-ze-ze/ Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea.

 

[sigla] IPE. /ipe/ interes publikoko egitura.

 

[sigla] IPREM. /iprem/ askotariko eraginetarako errenta adierazle publikoa. Laburturik: errenta adierazle publikoa.

 

[sigla] IR. /i-erre/ Izquierda Republicana, Espainiako II. Errepublikako alderdi errepublikanoa.

 

[sigla] IRA. /ira/ Irlandako Armada Errepublikanoa.

 

[sigla] Irale. /irale/ Irakasleen Alfabetatze Euskalduntzea.

 

[sigla] IRPF* e. PFEZ, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

 

[sigla] IRPH. /i-erre-pe-hatxe/ hipoteka maileguen erreferentzia indizea. Mota bat baino gehiago dago: bankuen IRPHa (IRPH Bankuak*), aurrezki kutxen IRPHa (IRPH Aurrezki Kutxak*), erakundeen IRPHa (IRPH Erakundeak*).

 

[sigla] ISAF. /isaf/ Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra.

 

[sigla] ISDN. /i-ese-de-ene/ zerbitzu integratuetarako sare digitala (RDSI*).

 

[sigla] ISEI. /isei/ Irakats-Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko erakundea.

 

[sigla] ISF. /i-ese-efe/ aberastasunaren gaineko elkartasunezko zerga, Frantziakoa (fr: impot solidarit� sur la fortune).

 

[sigla] ISO. /iso/ Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea.

 

[sigla] ISS. /i-ese-ese/ Nazioarteko Espazio Estazioa (EEI*).

 

[sigla] ISW. /i-ese-uve/ Gerra Ikertzeko Institutua.

 

[sigla] ITN. /i-te-ene/ interes tasa nominala (TIN*).

 

[sigla] ITU. /itu/ Telekomunikazioaren Nazioarteko Erakundea.

 

[sigla] IU. /iu/ Izquierda Unida. Tokian tokiko formak ere baditu: EAEn, Ezker Batua (EB); Nafarroan, Nafarroako Ezker Batua (IU-NEB).

 

[sigla] IU-NEB. /iu-neb/ Nafarroako Ezker Batua. EAEkoa, EB. Espainiakoa, IU.

 

[sigla] IUCN. /i-u-ze-ene/ Natura Zaintzeko Nazioarteko Batasuna (UICN*).

 

[sigla] IVA* e. BEZ, balio erantsiaren gaineko zerga.

 

[sigla] IVAP* e. HAEE, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

 

[sigla] IVEF* e. SHEE, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea.

 

[sigla] IZEA. /izea/ Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa (AICE*).

 

[sigla] JEP. /jep/ Bakerako Justizia Berezia.

 

[sigla] JpD (Jueces para la Democracia*). /jota-pe-de/ Demokraziarako Epaileak (Jueces para la Democracia*).

 

[sigla] JSE-Egaz. Euskadiko Gazteria Sozialista.

 

[sigla] Jucil. /ju-zil/ Guardia Zibilarentzako Justiziarako Elkarte Profesionala.

 

[sigla] Jusapol. /ju-sa-po/ Soldata Justizia Poliziala.

 

[sigla] KAS. /kas/ Koordinakunde Abertzale Sozialista.

 

[sigla] KBE. /ka-e-be/ kontserbazio bereziko eremua (ZEC*, ZSC*, SAC*).

 

[sigla] KEAO. /keao/ Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa (OARC*).

 

[sigla] KEF. /kef/ Kalamu Elkarteen Federazioa.

 

[sigla] KEM. /kem/ Kontzientzia Eragozpen Mugimendua (MOC*).

 

[sigla] KES. /kes/ Kontseilu Ekonomiko eta Soziala (CES*).

 

[sigla] KGNZ. /ka-ge-ene-zeta/ Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa (CICC*).

 

[sigla] KI. /ki/ Euskal Herriko Komite Internazionalistak.

 

[sigla] KIRA. /kira/ Etorkinen eta Iheslarien Arabako Koordinakundea.

 

[sigla] KNF. /ka-ene-efe/ Kazetarien Nazioarteko Federazioa.

 

[sigla] KOG. /kog/ karbono organikoaren guztizkoa.

 

[sigla] KOLEM. /kolem/ konposatu organiko lurrunkor ez-metanikoa.

 

[sigla] KOT. /kot/ karbono organiko totala.

 

[sigla] KPI. /ka-pe-i/ kontsumo prezioen indizea (IPC*).

 

[sigla] Krei. /krei/ Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC*).

 

[sigla] KTB. /ka-te-be/ Kate Berria, Eibarko telebista.

 

[sigla] KTE. /ka-te-e/ Kultur eta Turismo Ekintzetxea, Donostiakoa (CAT*).

 

[sigla] LAB. /lab/ Langile Abertzaleen Batzordeak.

 

[sigla] Labi. /labi/ Babes Zibileko Plana, EAEkoa. Labia Babes Zibileko Planaren aholku kontseilua gaur bilduko da*[e.] Labi Babes Zibileko Planaren aholku kontseilua gaur bilduko da.

 

[sigla] Lapao. /lapao/ Ekialdeko eremuko berezko hizkuntza aragoiarra. Katalana aipatzeko Aragoiko Parlamentuak asmaturiko izendapena.

 

[sigla] Lapapyp. /lapapip/ Pirinioko eta Pirinioaurreko eremuetako berezko hizkuntza aragoiarra. Aragoiera aipatzeko Aragoiko Parlamentuak asmaturiko izendapena.

 

[sigla] LBI. /ele-be-i/ lehiakortasuna bermatzeko indizea.

 

[sigla] LDP. /ele-de-pe/ Japoniako Alderdi Liberal Demokratikoa.

 

[sigla] LED. /led/ diodo argi-igorlea.

 

[sigla] LEP (OPE*). /lep/ lan eskaintza publikoa.

 

[sigla] LGTB. /ele-ge-te-be/ lesbiana, gay, transexual eta bisexualak.

 

[sigla] LGTBI. /ele-ge-te-be-i/ lesbiana, gay, transexual, bisexualak eta intersexualak.

 

[sigla] LH. /ele-hatxe/ Lanbide Heziketa.

 

[sigla] LH. /ele-hatxe/ Lehen Hezkuntza.

 

[sigla] LHK. /ele-hatxe-ka/ Lan Harremanetarako Kontseilua (CRL*).

 

[sigla] LKI. /ele-ka-i/ Liga Komunista Iraultzailea. Zutik sortu zenean desagertu zen, 1990eko hamarraldiaren hasieran.

 

[sigla] LO. /lo/ Langile Borrokak, Frantziako alderdia.

 

[sigla] LOGSE. /logse/ Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea, Espainiakoa.

 

[sigla] LOMCE. /lomze/ Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa, Espainiakoa.

 

[sigla] LOMLOE. /lomloe/ LOE Aldatzeko Lege Organikoa.

 

[sigla] LOU. /lou/ Unibertsitateen Lege Organikoa, Espainiakoa.

 

[sigla] LPEE. /ele-pe-e/ Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea (OPEC*, OPEP*).

 

[sigla] LR. /ele-erre/ Errepublikanoak.

 

[sigla] LRA. /ele-erre-a/ Jainkoaren Erresistentzia Armada, Ugandakoa (en: Lord's Resistence Army).

 

[sigla] LREM. /ele-erre-eme/ Errepublika Martxan.

 

[sigla] LRU. /ele-erre-u/ Unibertsitatearen Erreformarako Legea.

 

[sigla] LSB. /ele-ese-be/ Langileen Sindikal Batasuna (USO*).

 

[sigla] LTD. /ele-te-de/ lurreko telebista digitala (TDT*, TNT*).

 

[sigla] LTEP. /ele-te-e-pe/ Lurraren Tokiko Erakunde Publikoa.

 

[sigla] LTTE. /ele-te-e/ Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak.

 

[sigla] LVF. /ele-uve-efe/ Boluntario Loialisten Indarra, Irlandako talde paramilitar loialista.

 

[sigla] M5S. /eme-bost-ese/ 5 Izar Mugimendua.

 

[sigla] Macba. /makba/ Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoa.

 

[sigla] MAS. /mas/ Sozialismorako Mugimendua, Boliviakoa.

 

[sigla] MDC. /eme-de-ze/ Aldaketa Demokratikorako Mugimendua, Zimbabweko alderdia.

 

[sigla] MDT. /eme-de-te/ Lurraren Defentsa Mugimendua, Kataluniakoa.

 

[sigla] MEB. /meb/ Mendebaldeko Europako Batasuna (UEO*, WEU*).

 

[sigla] MEDE. /mede/ Europako Egonkortasun Mekanismoa.

 

[sigla] Medef. /medef/ Frantziako Enpresen Mugimendua.

 

[sigla] MEP. /mep/ Munduko Elikadura Programa (WFP*, PAM*).

 

[sigla] MERS. /mers/ Ekialde Hurbileko arnas sindromea, MERS-CoV koronabirusak eragindakoa. SARSarekin eta MERSarekin berdin gertatu zen.

 

[sigla] MI5. /eme-i-bost/ Erresuma Batuko zerbitzu sekretuak, barne segurtasunaz arduratzen direnak.

 

[sigla] MI6. /eme-i-sei/ Erresuma Batuko zerbitzu sekretuak, kanpo segurtasunaz arduratzen direnak.

 

[sigla] Midas. /midas/ Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkartea (en: European Association of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages). Laburturik: Gutxiengoen Egunkarien Elkartea.

 

[sigla] MIG. /mig/ Baionako Merkataritza eta Industria Ganbera.

 

[sigla] MIK. /mik/ Mondragon Ikerketa Kudeaketan zentroa. Deklinatu zein ez, idatzi beti 'zentro' hitzak edo gisako batek lagundurik, bestela esaldi ulertezinak egiteko arriskua baitago.

 

[sigla] MILF. /milf/ Askapen Islamiarrerako Fronte Mairua, Filipinetakoa.

 

[sigla] MIM. /mim/ Martinikako Mugimendu Independentista.

 

[sigla] Minurso. /minurso/ Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioa.

 

[sigla] MIPTV. /mip-te-uve/ Telebista Programen Nazioarteko Azoka.

 

[sigla] MIR* e. BAME, barruko mediku egoiliar.

 

[sigla] MLI. /eme-ele-i/ merkataritza libreko ituna (TLC*, FTA*).

 

[sigla] MME. /eme-eme-e/ Munduko Merkataritza Erakundea (OMC*, WTO*).

 

[sigla] MMM. /eme-eme-eme/ Mesoamerikako Migratzaile Mugimendua.

 

[sigla] MNLF. /eme-ene-ele-efe/ Nazio Askapenerako Fronte Mairua, Filipinetakoa.

 

[sigla] MNTB. /eme-ene-te-be/ Brasilgo Tribu Berrien Misioa.

 

[sigla] Modef. /modef/ Laborari Etxalde Txikien Aldeko Mugimendua, Frantziakoa.

 

[sigla] MOMA. /moma/ New Yorkeko Arte Modernoko Museoa.

 

[sigla] MPA. /eme-pe-a/ Autodeterminazioaren Aldeko Mugimendua, Korsikakoa.

 

[sigla] MPAIAC. /eme-paiak/ Kanaria Uharteetako Autodeterminazio eta Independentziarako Mugimendua.

 

[sigla] MPF. /eme-pe-efe/ Frantziaren Aldeko Mugimendua.

 

[sigla] MPLA. /eme-pe-ele-a/ Angola Askatzeko Herri Mugimendua.

 

[sigla] MRBM. /eme-erre-be-eme/ irismen ertaineko misil balistikoa (1.000-2.500 kilometro).

 

[sigla] MSD. /eme-ese-de/ Siriako Kontseilu Demokratikoa.

 

[sigla] MSF. /eme-ese-efe/ Mugarik Gabeko Medikuak.

 

[sigla] MSPE. /eme-ese-pe-e/ Nahitako Ama Ezkongabeen Elkartea.

 

[sigla] MST. /eme-ese-te/ Lurrik Gabekoen Mugimendua, Brasilgoa.

 

[sigla] MST* e. SKG, sexu bidez kutsaturiko gaixotasuna.

 

[sigla] MTE. /eme-te-e/ Munduko Turismo Erakundea (OMT*, WTO*).

 

[sigla] MU. /eme-u/ Mondragon Unibertsitatea.

 

[sigla] NA. /na/ nortasun agiria (NAN*).

 

[sigla] NaBai. /nabai/ Nafarroa Bai.

 

[sigla] NABO. /nabo/ Ameriketako Estatu Batuetako Euskal Elkarteak.

 

[sigla] NAE. /nae/ Nafarroako Antzerki Eskola (ENT*).

 

[sigla] NAFO. /nafo/ Ipar-mendebaldeko Atlantikoko Arrantzalekuen Erakundea.

 

[sigla] NAFTA. /nafta/ Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna, Ameriketako Estatu Batuek, Kanadak eta Mexikok sinatua (TLC*).

 

[sigla] NAN* e. NA, nortasun agiria.

 

[sigla] NAO. /nao/ Nafarroako Aldizkari Ofiziala (BON*).

 

[sigla] NASA. /nasa/ Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentzia.

 

[sigla] NASCAR. /naskar/ AEBetako auto lasterketen lehiaketarik ezagunena. NASCARean*. Nascarrean*[e.] NASCAR-en. NASCAR-ek.

 

[sigla] NATO. /nato/ Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (OTAN*).

 

[sigla] NAZE. /naze/ Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundea (ICAO*, OACI*, OIAC*).

 

[sigla] NBA. /ene-be-a/ Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi liga, gizonena.

 

[sigla] NBB. /ene-be-be/ Napar Buru Batzarra, EAJrena.

 

[sigla] NBC. /ene-be-ze/ Ameriketako Estatu Batuetako telebista nagusietako bat.

 

[sigla] NBE. /ne-be-e/ Nazio Batuen Erakundea (UNO*, ONU*).

 

[sigla] NBE (EPI*). /ene-be-e/ norbera babesteko ekipamendua. NBEak oraintxe iritsi dira ospitaleetara.

 

[sigla] NBGP. /ne-be-ge-pe/ Nazio Batuen Garapen Programa (UNDP*, PNUD*).

 

[sigla] NBIP. /ene-be-i-pe/ Nazio Batuen Ingurumen Programa (UNEP*, PNUMA*, PNUE*).

 

[sigla] NDF. /ene-de-efe/ Nazioarteko Diru Funtsa (FMI*, IMF*).

 

[sigla] NEB. /neb/ Nazioarteko Egiaztatze Batzordea.

 

[sigla] NEFF. /nef/ New European Film Festival, Europako Zuzendari Berrientzako Jaialdia.

 

[sigla] NFR. /ene-efe-erre/ Indar Errepublikano Berria, Boliviakoa.

 

[sigla] NGEU. /ene-ge-e-u/ Next Generation EU.

 

[sigla] NGK. /ene-ge-ka/ Nafarroako Gazteen Kontseilua (CJN*).

 

[sigla] NHS. /ene-hatxe-ese/ Erresuma Batuko Osasun Zerbitzu Nazionala.

 

[sigla] NIABZ. /nia-be-zeta/ Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa (CRANA*).

 

[sigla] NIE. /nie/ Nafarroako Ikastolen Elkartea.

 

[sigla] NIE. /nie/ Nazioarteko Itsas Erakundea (IMO*, OMI*).

 

[sigla] NIF* e. IFZ, identifikazio fiskaleko zenbakia.

 

[sigla] NIFF. /nif/ Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia.

 

[sigla] NIZE. /nize/ Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkartea.

 

[sigla] NMG. /ene-eme-ge/ Nazioarteko Merkataritza Ganbera (CCI*, ICC*).

 

[sigla] NNGG. /ene-ene-ge-ge/ Nuevas Generaciones, PPren gazte erakundea.

 

[sigla] NOAA. /ene-o-a/ Ozeanoen eta Atmosferaren Elkarte Nazionala, Ameriketako Estatu Batuetakoa.

 

[sigla] NOB. /ene-o-be/ Nazioarteko Olinpiar Batzordea (IOC*, COI*, CIO*).

 

[sigla] NOG. /nog/ Nafarroako Ospitale Gunea (CHN*).

 

[sigla] NOS. /nos/ Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN*).

 

[sigla] NPB. /ene-pe-be/ Nekazaritza Politika Bateratua, Europako Batasunekoa (CAP*, PAC*).

 

[sigla] NPG. /ene-pe-ge/ nazio produktu gordina.

 

[sigla] NPGb. /ene-pe-ge-be/ nazio produktu garbia.

 

[sigla] NPT. /ene-pe-te/ Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna (TNP*).

 

[sigla] NRA. /ene-erre-a/ Erriflearen Erakunde Nazionala, AEBetakoa.

 

[sigla] NSA. /ene-ese-a/ Segurtasun Nazionalerako Agentzia, AEBetakoa.

 

[sigla] NU. /nu/ Nafarroako Unibertsitatea, Opus Deirena.

 

[sigla] NUP. /nup/ Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Nafarroako Unibertsitatea deritzona pribatua da) (UPNA*).

 

[sigla] NYMEX. /nimex/ New York Merchantile Exchange azoka.

 

[sigla] NZA. /ene-zeta-a/ Nazioarteko Zigor Auzitegia.

 

[sigla] OACI* e. NAZE, Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundea.

 

[sigla] OAS* e. AEE, Amerikako Estatuen Erakundea.

 

[sigla] OAU* e. OUA, Afrikar Batasunerako Erakundea. Afrikako Batasunak (AB) ordezkatu zuen 2002ko apirilean.

 

[sigla] OCDE. /o-ze-de-e/ Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (OECD*).

 

[sigla] OCU. /oku/ Espainiako Kontsumitzaileen Elkartea.

 

[sigla] OCUV* e. EKA, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketa.

 

[sigla] OEA* e. AEE, Amerikako Estatuen Erakundea.

 

[sigla] OEE. /o-e-e/ Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea.

 

[sigla] OEH. /o-e-hatxe/ Orotariko Euskal Hiztegia. Ez da idazten letra etzanez, argitalpen bat izendatuagatik.

 

[sigla] OEI. /o-e-i/ Iberoamerikako Estatuen Erakundea.

 

[sigla] OEU. /o-e-u/ oinarrizko errenta unibertsala (RBU*).

 

[sigla] OFPRA. /ofpra/ Iheslariak eta Aberrigabeak Babesteko Frantziako Bulegoa.

 

[sigla] OGM* e. GEO, genetikoki eraldatutako organismoa.

 

[sigla] OHCHR. /o-hatxe-ze-hatxe-erre/ Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandataria (OACDH*, HCDH*).

 

[sigla] OHCHR. /o-hatxe-ze-hatxe-erre/ Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandataria (OACDH*, HCDH*).

 

[sigla] OHD. /o-hatxe-de/ Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa.

 

[sigla] OHE. /ohe/ objektu hegalari ezezaguna.

 

[sigla] OI. /oi/ ordainduta ikusteko (PPV*).

 

[sigla] OIAC* e. NAZE, Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundea.

 

[sigla] OIC. /o-i-ze/ Konferentzia Islamikoaren Erakundea.

 

[sigla] OIEA* e. IAEA, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia.

 

[sigla] OIP. /o-i-pe/ Presondegien Nazioarteko Behatokia.

 

[sigla] OIT. /o-i-te/ Lanaren Nazioarteko Erakundea (ILO*).

 

[sigla] OJD. /o-jota-de/ Banaketa Egiaztatzeko Bulegoa, Espainiakoa. Prentsaren salmenta neurtzen du.

 

[sigla] OLAF. /olaf/ Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Europako Bulegoa.

 

[sigla] OLBE. /olbe/ Opera Lagunen Bilboko Elkartea (ABAO*).

 

[sigla] OLP* e. PAE, Palestina Askatzeko Erakundea.

 

[sigla] OLT. /o-ele-te/ osasun laguntzaile teknikoa (ATS*).

 

[sigla] OM. /om/ Olympique Marseilla, futbol taldea. Hobe sigla ez erabiltzea.

 

[sigla] OMC* e. MME, Munduko Merkataritza Erakundea.

 

[sigla] OME. /ome/ Osasunaren Mundu Erakundea (OMS*, WHO*).

 

[sigla] OMI* e. NIE, Nazioarteko Itsas Erakundea.

 

[sigla] OMM* e. Munduko Meteorologia Erakundea. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] OMPI* e. Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundea. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] OMS* e. OME, Osasunaren Mundu Erakundea.

 

[sigla] OMSA* e. AOME, Animalien Osasunerako Mundu Erakundea.

 

[sigla] ONCE. /onze/ Espainiako Itsuen Erakundea.

 

[sigla] ONIC. /onik/ Kolonbiako Indigenen Erakunde Nazionala.

 

[sigla] ONU* e. NBE, Nazio Batuen Erakundea.

 

[sigla] ONUDI* e. UNIDO, Industria Garapenerako Erakundea.

 

[sigla] OPA* e. EEP, erosteko eskaintza publikoa.

 

[sigla] OPA hostila* e. EEP, erosteko eskaintza publiko oldarkorra.

 

[sigla] OPCW. /o-pe-ze-uve bikoitza/ Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundea (OIAC*, OPAQ*).

 

[sigla] OPEC* e. LPEE, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea.

 

[sigla] OPEP* e. LPEE, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea.

 

[sigla] OPI. /opi/ oso pertsona inportantea. Nazioarteko 'VIP' sigla ere erabil daiteke.

 

[sigla] OPS. /o-pe-ese/ Osasunaren Erakunde Panamerikarra.

 

[sigla] Osalan. /osalan/ Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

 

[sigla] Osalde. /osalde/ Osasun Eskubidearen Aldeko Elkartea.

 

[sigla] OSCE* e. ESLA, Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundea.

 

[sigla] OTA* e. TAO, Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua.

 

[sigla] OTAN* e. NATO, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea.

 

[sigla] OTB. /o-te-be/ Oarso telebista.

 

[sigla] OUA. /o-u-a/ Afrikar Batasunerako Erakundea (OAU*). Afrikako Batasunak ordezkatu zuen 2002ko apirilean.

 

[sigla] PAC* e. NPB, Nekazaritza Politika Bateratua.

 

[sigla] PACA. /paka/ Proventza-Alpeak-Kosta Urdina, Frantziako eskualdea.

 

[sigla] Pacs. /paks/ Frantzian, elkartasun itun zibila, hots, bikote zibila osatzeko bitartekoa.

 

[sigla] PAE. /pae/ Palestina Askatzeko Erakundea (OLP*, PLO*).

 

[sigla] PAF. /paf/ Aire eta Mugetako Polizia, Frantziakoa.

 

[sigla] PAH. /pa/ Hipotekak Kalte Eginikoen Plataforma.

 

[sigla] PAHF. /pe-a-hatxe-efe/ Palestina Askatzeko Herri Frontea (FPLP*, PFLP*).

 

[sigla] PAI. /pai/ Ingelesez Ikasteko Programa.

 

[sigla] PAM* e. MEP, Munduko Elikadura Programa.

 

[sigla] PAN. /pan/ Palestinako Aginte Nazionala.

 

[sigla] PAR. /par/ Aragoiko Alderdia.

 

[sigla] PAS* e. AZP, administrazio eta zerbitzuetako pertsonala.

 

[sigla] PASO. /paso/ Argentinan, aldibereko eta nahitaezko boz primario irekiak.

 

[sigla] Pasok. /pasok/ Mugimendu Sozialista Panheleniarra, Greziako alderdi sozialdemokrata.

 

[sigla] PBS. /pe-be-ese/ Ameriketako Estatu Batuetako telebista publikoa.

 

[sigla] PC. /pe-ze/ ordenagailu pertsonala.

 

[sigla] PCBI. /pe-ze-bi/ biodibertsitateak jendeari egindako ekarpenen indizea.

 

[sigla] PCD. /pe-ze-de/ Alderdi Kristau-Demokrata, Frantziakoa.

 

[sigla] PCE. /pe-ze-e/ Espainiako Alderdi Komunista.

 

[sigla] PCEr. /pe-ze-e-erre/ Espainiako Alderdi Komunista Berrosatua.

 

[sigla] PCF. /pe-ze-efe/ Frantziako Alderdi Komunista.

 

[sigla] PCOE. /pekoe/ Espainiako Alderdi Komunista Langilea.

 

[sigla] PCPE. /pe-ze-pe-e/ Espainiako Herrien Alderdi Komunista.

 

[sigla] PCR. /pe-ze-erre/ polimerasaren kate erreakzioa. Laborategiko proba bat da, COVID-19 gaitza ekartzen duen koronabirusa diagnotikatzeko erabilia.

 

[sigla] PCUS* e. SBAK, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista.

 

[sigla] PDeCAT. /pe-de-kat/ Alderdi Demokrata Europar Katalana.

 

[sigla] PDF. /pe-de-efe/ dokumentu garraiagarrien formatua. Hobe sigla erabiltzea. Bihar bidaliko dizut PDFa.

 

[sigla] PDL. /pe-de-ele/ Askatasunaren Herria, Berlusconiren alderdia.

 

[sigla] PDS. /pe-de-ese/ Ezkerraren Alderdi Demokratikoa, Italiakoa.

 

[sigla] PDS. /pe-de-ese/ Sozialismo Demokratikoaren Alderdia (Ekialdeko Alemaniako komunista izanak). 2005ean, izena aldatu zuen: Ezkerra-PDS.

 

[sigla] PDT. /pe-de-te/ Alderdi Demokratiko Laborista.

 

[sigla] PEGC. /pe-e-ge-ze/ Frantziako hezkuntzan, ikastetxeetako hezkuntza orokorreko irakaslea.

 

[sigla] PEL. /pel/ Europako Ezkerraren Alderdia.

 

[sigla] Pemex. /pemex/ Mexikoko petrolio enpresa publikoa (PEMEX*).

 

[sigla] PEN kluba, -a. (en: Poets, Playwrights, Essayists and Novelists).

 

[sigla] PEPP. /pep/ Pandemiaren Aurkako Larrialdiko Erosketa Programa.

 

[sigla] PEPP-PT. /pep-pe-te/ Hurbilketen Trazatze Paneuropar Pribatutasun-babeslea.

 

[sigla] PESC. /pesk/ Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratua.

 

[sigla] PETA. /peta/ Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Jendea.

 

[sigla] Petronor. /petronor/ Bilbon sorturiko petrolio enpresa.

 

[sigla] PFEZ. /pe-fez/ pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (IRPF*).

 

[sigla] PFLP* e. PAHF, Palestina Askatzeko Herri Frontea.

 

[sigla] PHN. /pe-hatxe-ene/ Espainiako Plan Hidrologikoa.

 

[sigla] PIB* e. BPG, barne produktu gordina.

 

[sigla] PIGRUB* e. HHKBPI. /hatxe-hatxe-ka-be-pe-i/ Hiri Hondakinak Kudeatzeko Bizkaiko Plan Integrala.

 

[sigla] PIGRUG* e. HHKGPI. /hatxe-hatxe-ka-ge-pe-i/ Hiri Hondakinak Kudeatzeko Gipuzkoako Plan Integrala.

 

[sigla] PIN* e. BPGb, barne produktu garbia.

 

[sigla] PiS. /pis/ Legea eta Justizia alderdia, Poloniakoa.

 

[sigla] PKK. /pe-ka-ka/ Kurdistango Langileen Alderdia.

 

[sigla] PLC. /pe-ele-ze/ Palestinako Kontseilu Legegilea.

 

[sigla] PLO* e. PAE, Palestina Askatzeko Erakundea.

 

[sigla] PMDB. /pe-eme-de-be/ Brasilgo Demokraziaren Mugimenduaren Alderdia.

 

[sigla] PNB* e. NPG, nazio produktu gordina.

 

[sigla] PNN* e. NPGb, nazio produktu garbia.

 

[sigla] PNUD* e. NBGP, Nazio Batuen Garapen Programa.

 

[sigla] PNUE* e. NBIP, Nazio Batuen Ingurumen Programa.

 

[sigla] PNUMA* e. NBIP, Nazio Batuen Ingurumen Programa.

 

[sigla] PNV* e. EAJ, Euzko Alderdi Jeltzalea.

 

[sigla] POUM. /poum/ Batasun Marxistaren Langile Alderdia.

 

[sigla] PP. /pe-pe/ Alderdi Popularra, Espainiakoa.

 

[sigla] PPG. /pe-pe-ge/ Galiziako Alderdi Popularra, PPren adarra.

 

[sigla] PPM. /pe-pe-eme/ Martinikako Alderdi Aurrerakoia.

 

[sigla] PPV* e. OI, ordainduta ikusteko.

 

[sigla] PQ. /pe-ku/ Alderdi Quebectarra.

 

[sigla] PR. /pe-erre/ Prevention Routiere (Bide Prebentzioa), Frantziako errepideetan laguntzen duen elkartea.

 

[sigla] PRD. /pe-erre-de/ Iraultza Demokratikoaren Alderdia, Mexikokoa.

 

[sigla] PRG. /pe-erre-ge/ Ezkerreko Alderdi Erradikala, Frantziakoa.

 

[sigla] PRI. /pri/ Alderdi Iraultzaile Instituzionala, Mexikokoa.

 

[sigla] Prisa. /prisa/ Espainiako komunikabide talde bat.

 

[sigla] PS. /pe-ese/ Frantziako Alderdi Sozialista (PSF*).

 

[sigla] PSC. /pe-ese-ze/ Kataluniako Sozialisten Alderdia, PSOEren adarra.

 

[sigla] PSD. /pe-ese-de/ Portugalgo Alderdi Sozialdemokrata.

 

[sigla] PSDB. /pe-ese-de-be/ Brasilgo Alderdi Sozialdemokrata.

 

[sigla] PSdeG. /pe-ese-de-ge/ Galiziako Alderdi Sozialista. PSOEren adarra.

 

[sigla] PSE-EE. /pese-e-e/ Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE*, PSE-PSOE*).

 

[sigla] PSG. /pe-ese-ge/ Paris Saint-Germain futbol taldea.

 

[sigla] PSG. /pe-ese-ge/ Galiziako Alderdi Sozialista.

 

[sigla] PSL. /pe-ese-ele/ Alderdi Sozial Liberala, Brasilgoa.

 

[sigla] PSN. /pe-ese-ene/ Nafarroako Alderdi Sozialista. Hobe sigla bakarrik erabiltzea.

 

[sigla] PSNI. /pe-ese-ene-i/ Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua. RUC ordezkatu zuen 2001ean.

 

[sigla] PSOE. /pe-soe/ Espainiako Alderdi Sozialista Langilea. Hobe sigla bakarrik erabiltzea.

 

[sigla] PSP. /pe-ese-pe/ Alderdi Sozialista Aurrerakoia, Siriakoa.

 

[sigla] PSU. /pe-ese-u/ Frantziako Alderdi Sozialista Batua, PSren aitzindaria.

 

[sigla] PSUC. /pe-suk/ Kataluniako Alderdi Sozialista Batua.

 

[sigla] PSUV. /pe-sub/ Venezuelako Alderdi Sozialista Batua.

 

[sigla] PT. /pe-te/ Langileen Alderdia, Brasilgoa.

 

[sigla] PTT. /pe-te-te/ Posta, Telegrafoak eta Telefonoak, Frantziako erakundea.

 

[sigla] PVC. /pe-uve-ze/ polibinil kloruroa. PVC hodia*[e.] PVCzko hodia.

 

[sigla] PVPC. /pe-uve-pe-ze/ kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa.

 

[sigla] QR. /ku-erre/ azkar erantzuteko kodea.

 

[sigla] RAC. /rak/ Hego Euskal Herriko Automobil Kluba.

 

[sigla] RAE. /rae/ Espainiako Errege Akademia.

 

[sigla] RAF. /raf/ Erresuma Batuko Aire Armada.

 

[sigla] RAI. /rai/ Italiako Irrati-Telebista.

 

[sigla] RAIS. /rais/ Lan Munduan eta Gizartean Txertatzeko Sarea (RAIS Euskadi*: EAEko RAIS).

 

[sigla] RAISG. /raisg/ Gizarte eta Ingurumen Informazio Georreferentziatuaren Amazoniako Sarea.

 

[sigla] RAM. /ram/ RAM memoria, memoria bizia.

 

[sigla] RASD* e. SEAD, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa.

 

[sigla] RATP. /rat-pe/ Parisko garraioen konpainia publikoa.

 

[sigla] Rawa. /raba/ Afganistango Emakume Iraultzaileen Elkartea.

 

[sigla] RDSI* e. ISDN, zerbitzu integratuetarako sare digitala.

 

[sigla] RE. /re/ Radio Euskadi.

 

[sigla] Reas. /reas/ Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareen Sarea. Raes Euskadiren iritzia*[e.] EAEko Raesen iritzia.

 

[sigla] Redmo. /redmo/ Hezur-muin Emaileen Espainiako Erregistroa.

 

[sigla] Renfe. /renfe/ Espainiako trenbide konpainia publikoa.

 

[sigla] Repsol. /repsol/ Espainiako enpresa bat (REPSOL*).

 

[sigla] RFI. /erre-efe-i/ Radio France International.

 

[sigla] RIEV. /rieb/ Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria. Sigla ez da idazten letra etzanez, argitalpen bat izendatuagatik.

 

[sigla] RMI* e. GGDS, gizarteratzeko gutxieneko diru sarrera.

 

[sigla] RNA. /erre-ene-a/ azido erribonukleikoa (ARN*).

 

[sigla] RND. /erre-ene-de/ Demokraziarako Batasun Nazionala, Aljeriako alderdia.

 

[sigla] RNE. /erre-ene-e/ Espainiako irrati publikoa.

 

[sigla] ROM. /rom/ ROM memoria, memoria hila.

 

[sigla] RPCR. /erre-pe-ze-erre/ Kaledonia Errepublikaren Barruan Izatearen Aldeko Batasuna.

 

[sigla] RPF. /erre-pe-efe/ Ruandako Fronte Abertzalea.

 

[sigla] RPR. /erre-pe-erre/ Errepublikaren Aldeko Batasuna, Frantziako alderdia. 2002an DLrekin bat egin, eta UMP sortu zen.

 

[sigla] RPS. /erre-pe-ese/ Eskualde eta Herri Solidarioak, estaturik gabeko nazioetako alderdien federazioa, Frantziakoa.

 

[sigla] RRV. /erre-erre-uve/ Euskal Rock Erradikala.

 

[sigla] RSA. /erre-ese-a/ Frantzian, diru sarrerarik gabeei ematen zaien gutxieneko errenta.

 

[sigla] RSBAP. /resbap/ Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.

 

[sigla] RSF. /erre-ese-efe/ Mugarik Gabeko Kazetariak.

 

[sigla] RTVE. /erre-te-uve-e/ Espainiako Irrati-Telebista.

 

[sigla] RUC. RUC /erre-u-ze/ Royal Ulster Constabulary. PSNI Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuak ordezkatu zuen 2001ean.

 

[sigla] RV. /erre-uve/ Danimarkako Alderdi Erradikal Liberala.

 

[sigla] S&P. Standard & Poor's. Kontuz deklinatzean. S&Pek, S&Pen, S&Peko...

 

[sigla] SA. /ese-a/ Sozialista Abertzaleak.

 

[sigla] SA. /ese-a/ sozietate anonimoa.

 

[sigla] SACD. /ese-a-ze-de/ Autoreen eta Konpositore Dramatikoen Sozietatea, Frantziakoa.

 

[sigla] SADR* e. SEAD, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa.

 

[sigla] SAMU. /samu/ Larrialdietarako Mediku Laguntzako Zerbitzua, Frantziakoa.

 

[sigla] SARS. /sars/ arnas sindrome akutu larria, SARS-CoV koronabirusak eragindakoa. SARSa berriz agertu da.

 

[sigla] SARS. /sars/ Lapurreten Aurkako Brigada Berezia, Nigeriakoa.

 

[sigla] SATSE. /satse/ Euskadiko Erizainen Sindikatua.

 

[sigla] SBAK. /esbak/ Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista (PCUS*).

 

[sigla] SCC. /ese-ze-ze/ Societat Civil Catalana (Sociedad Civil Catalana*, Kataluniako Gizarte Zibila*).

 

[sigla] SCIRI. /esziri/ Irakeko Iraultza Islamikoaren Kontseilu Gorena, Irakeko alderdi xiita.

 

[sigla] SDF. /ese-de-efe/ Siriako Indar Demokratikoak (FDS*).

 

[sigla] SDLP. /ese-de-ele-pe/ Alderdi Sozialdemokrata Laborista, Irlandakoa.

 

[sigla] SDP* e. SPD, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata.

 

[sigla] SEA. /sea/ Arabako Enpresaburuen Elkartea.

 

[sigla] SEA. /sea/ Sozialista Europarren Alderdia (PES*, PSE*).

 

[sigla] SEABP. /sea-be-pe/ Haurtzarotik Helduarorainoko Babesa (fr: "Sauvegarde de l'enfance à l'adulte") .

 

[sigla] SEAD. /sead/ Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SADR*, RASD*).

 

[sigla] SEBC* e. BZES, Banku Zentralen Europako Sistema.

 

[sigla] SEI. /sei/ Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen.

 

[sigla] SEO Birdlife. Espainiako Ornitologia Elkartea, nazioarteko Birdlife erakundeko kidea.

 

[sigla] SEPA. /sepa/ Eurotan Ordaintzeko Eremu Bakarra.

 

[sigla] SEPE. /sepe/ Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoa.

 

[sigla] SEPI. /sepi/ Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietatea, Espainiakoa.

 

[sigla] SEPLA. /sepla/ Espainiako hegazkin pilotuen sindikatua.

 

[sigla] SER. /ser/ Espainiako irrati kate bat.

 

[sigla] SESB. /sesb/ Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1991. urtean desegina (URSS*).

 

[sigla] SEUPB. /seu-pe-be/ Europako Batasuneko Programa Berezien Multzoa.

 

[sigla] SF. /ese-efe/ Danimarkako Herri Alderdi Sozialista.

 

[sigla] SFIC. /esefik/ Internazional Komunistaren Frantziako Atala.

 

[sigla] SFIO. /esefio/ Langileen Internazionalaren Frantziako Atala.

 

[sigla] SGAE. /esgae/ Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkartea.

 

[sigla] Sharp. /xarp/ Giza Eskubideetarako eta Presoen Laguntzarako Elkartea.

 

[sigla] SHEE. /ese-hatxe-e-e/ Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (IVEF*).

 

[sigla] SHESA. /xesa/ Euskadiko Hidrokarburoak Baltzua. Hobe forma laburtua erabiltzea: 'Euskadiko Hidrokarburoak'.

 

[sigla] SI. /ese-i/ Survival International, arriskuan dauden etnien aldeko erakundea.

 

[sigla] SIAP. /siap/ Enpresa Txiki eta Ertainean Integrazio Aktiboa Bultzatzeko Zerbitzua, Espainiakoa.

 

[sigla] Sicav. /sikab/ kapital aldakorreko inbertsio sozietatea.

 

[sigla] Sidenor. /sidenor/ Altzairu arloko enpresa taldea.

 

[sigla] Sipe. /sipe/ Ertzaintzaren Lanbide Sindikatua.

 

[sigla] SKG. /ese-ka-ge/ sexu bidez kutsaturiko gaixotasuna (ETS*, MST*, STD*).

 

[sigla] SLM. /ese-ele-eme/ Sudan Askatzeko Mugimendua.

 

[sigla] SM. /ese-eme/ sozietate mugatua (SL*, SARL*).

 

[sigla] SME. /ese-me-e/ Euskadiko Sendagileen Sindikatua, EAEkoa.

 

[sigla] SME* e. EDS, Europako Diru Sistema.

 

[sigla] SMH. /ese-eme-hatxe/ Itsas Salbamendu Humanitarioa.

 

[sigla] SMI. /es-mi/ Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldata.

 

[sigla] SMIC. /es-mik/ Frantziako lanbide arteko gutxieneko soldata.

 

[sigla] SMS. /ese-eme-ese/ telefono mezu laburra.

 

[sigla] SNAP. /esnap/ Elikadurarako Laguntza Osagarriaren Egitasmoa.

 

[sigla] SNCF. /ese-ene-ze-efe/ Frantziako trenbide konpainia publikoa.

 

[sigla] SNP. /ese-ene-pe/ Eskoziako Alderdi Nazionala.

 

[sigla] SOPA. /sopa/ Sareko Pirateria Gelditzeko Legea, AEBetakoa.

 

[sigla] SOS Arrazakeria.

 

[sigla] SOS Deiak, -ak. EAEko laguntza zerbitzua. Kontuz deklinatzean. SOS Deietara deitu zuen.

 

[sigla] SOS Ezkerraldea, -a.

 

[sigla] SOS Nafarroa. Laguntza zerbitzua.

 

[sigla] SOV* e. bidaiarien nahitaezko aseguru. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] SOVI. /sobi/ zahartzaroko eta elbarritasunetarako nahitaezko saria.

 

[sigla] SPD. /ese-pe-de/ Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SDP*).

 

[sigla] SPEE. /ese-pe-e-e/ Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa, Espainiakoa. Orain, SEPE deritzo.

 

[sigla] SPIP. /es-pip/ Gizarteratzeko eta Probapean Ezartzeko Espetxe Zerbitzua. Gizarteratzeko eta Probapean Ezartzeko Paueko Espetxe Zerbitzua.

 

[sigla] SPLA. /es-pla/ Sudan Askatzeko Herri Armada.

 

[sigla] SPP. /ese-pe-pe/ Poliziako Sindikatu Profesionala, Espainiakoa.

 

[sigla] SPRI. /es-pri/ Industria Sustatzeko eta Eraldatzeko Baltzua, EAEkoa.

 

[sigla] SRBM. /ese-erre-be-eme/ irismen laburreko misil balistikoa (1.000 kilometro artekoa).

 

[sigla] STAB. /estab/ Baiona aldeko autobus konpainia bat.

 

[sigla] START. /estart/ Arma Estrategikoak Gutxitzeko Hizketaldiak.

 

[sigla] STC. /ese-te-ze/ Korsikako Langileen Sindikatua.

 

[sigla] STD* e. SKG, sexu bidez kutsaturiko gaixotasuna.

 

[sigla] Steilas. /steilas/ Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatua (EILAS*, STEE*, STEE-EILAS*).

 

[sigla] SUV. /sub/ 4x4 auto arina.

 

[sigla] SVA. /ese-uve-a/ Aduana Zaintzeko Zerbitzua, Espainiakoa.

 

[sigla] SWAPO. /suapo/ Hego-mendebaldeko Afrikako Herriaren Erakundea, Namibiakoa.

 

[sigla] TAC. /tak/ harrapaketa kopuru baimendua.

 

[sigla] TAE* e. UTB, urteko tasa baliokidea.

 

[sigla] Talgo. /talgo/ Tren mota bat eta tren horiek ekoizten dituen enpresa (TALGO*).

 

[sigla] TAO. /tao/ Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua (OTA*).

 

[sigla] TAT. /tat/ Torturaren Aurkako Taldea.

 

[sigla] TB. /te-be/ telebista (TV*).

 

[sigla] TDT* e. LTD, lurreko telebista digitala.

 

[sigla] Termcat. /termkat/ Katalanezko Terminologia Zentroa.

 

[sigla] TGV. /te-ge-uve/ Frantziako AHTa, abiadura handiko trena.

 

[sigla] TIAR. /tiar/ Elkarri Laguntzeko Itun Interamerikarra.

 

[sigla] TIJ* e. Nazioarteko Justizia Auzitegia. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] TIL. /til/ Hizkuntzen Trataera Osoa.

 

[sigla] TIN* e. ITN, interes tasa nominala.

 

[sigla] TIPP. /tip/ Frantzian, petrolio produktuen gaineko zerga.

 

[sigla] TIR. /tir/ Nazioarteko Errepide Garraioa.

 

[sigla] TKE. /te-ka-e/ Traineru Kluben Elkartea.

 

[sigla] TLC* e. NAFTA, Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna.

 

[sigla] TNP* e. NPT, Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna.

 

[sigla] TNT. /te-ene-te/ trinitrotoluenoa. Hobe sigla erabiltzea.

 

[sigla] TNT* e. LTD, lurreko telebista digitala.

 

[sigla] TOM. /tom/ Frantziako administrazioan, itsasoz haraindiko lurraldeak. TOMetan oso txarra da egoera ekonomikoa.

 

[sigla] TPIR* e. Ruandarako Nazioarteko Auzitegia. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] TPIY* e. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegia. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] TPP. /te-pe-pe/ Lankidetza Transpazifikoa.

 

[sigla] TPZ. /te-pe-zeta/ Frantzian, eskualdekako lanbide zerga.

 

[sigla] TSJN. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia.

 

[sigla] TSJPV. EAEko Justizia Auzitegi Nagusia.

 

[sigla] TTD. /te-te-de/ tokiko telebista digitala.

 

[sigla] TTIP. /tip/ Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa.

 

[sigla] TV* e. TB.

 

[sigla] TV3. /te-uve tres/ Kataluniako telebista autonomikoa.

 

[sigla] TVCP* e. Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] TVE. /te-uve-e/ Espainiako telebista publikoa.

 

[sigla] TVE1. /te-uve-e bat/ Espainiako telebista publikoaren kate bat.

 

[sigla] UA. Unidad Alavesa. 2005ean desegin zen.

 

[sigla] UAB. /u-a-be/ Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

 

[sigla] UAGA. /uaga/ Arabako Nekazarien Elkartea.

 

[sigla] UAGN. /ua-ge-ene/ Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna. Hobe sigla erabiltzea.

 

[sigla] UCA. /uka/ Erdialdeko Amerikako Unibertsitatea.

 

[sigla] UCI. /uzi/ Informazio Unitate Zentrala, Espainiako Poliziaren atala.

 

[sigla] UCI. /uzi/ Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna.

 

[sigla] UCK. /u-ze-ka/ Kosovo Askatzeko Armada.

 

[sigla] UCO. /uko/ Unitate Zentral Operatiboa, Guardia Zibilaren atala.

 

[sigla] UDA. /uda/ Ulsterren Aldeko Elkartea, talde loialista paramilitarra.

 

[sigla] UDAR. /udar/ Erreformararako Aliantza Demokratiko Ukrainarra.

 

[sigla] UDC. /u-de-ze/ Unio Democratica de Catalunya, Kataluniako Batasun Demokratikoa, CiU koalizioko kidea; BERRIAn, UDC, Unio edo Unio Democratica.

 

[sigla] UDF. /u-de-efe/ Frantziako Demokraziaren Aldeko Batasuna.

 

[sigla] UEFA. /uefa/ Europako Futbol Elkarteen Batasuna.

 

[sigla] Uema. /uema/ Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea.

 

[sigla] UEMOA. /u-e-moa/ Mendebaldeko Afrikako Ekonomia eta Diru Batasuna. Haren mendekoa da Mendebaldeko Afrikako Estatuetako Banku Zentrala.

 

[sigla] UEO* e. MEB, Mendebaldeko Europako Batasuna.

 

[sigla] UEU. /u-e-u/ Udako Euskal Unibertsitatea.

 

[sigla] UFDV* e. EKFB, Euskal Kirol Federazioen Batasuna.

 

[sigla] UFF. /u-efe-efe/ Ulsterko Askatasunaren Borrokalariak, talde paramilitar unionista (en: Ulster Freedom Fighters).

 

[sigla] UGEP. /ugep/ udalerriz gaindiko eragina duen plana (PSIS*).

 

[sigla] UGT. /u-ge-te/ Langileen Batasun Orokorra, Espainiako sindikatua. Hobe sigla bakarrik erabiltzea.

 

[sigla] UIP (IPU*). /u-i-pe/ Parlamentuen Batasuna.

 

[sigla] UIT* e. ITU, Telekomunikazioaren Nazioarteko Erakundea.

 

[sigla] UKIP. /ukip/ Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia.

 

[sigla] UKS. /u-ka-ese/ Unibertsitate Kritikoa Sarea.

 

[sigla] UMP. /u-eme-pe/ Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna, Frantziako eskuineko alderdia. RPRren ondorengoa da.

 

[sigla] Unaids. /unaids/ GIB-hiesari Buruzko Nazio Batuen Programa Bateratua.

 

[sigla] UNAMI. /unami/ Nazio Batuen Erakundearen Irakerako Misioa.

 

[sigla] Unasur (UNASUR*). /unasur/ Hego Amerikako Nazioen Batasuna.

 

[sigla] UNCCD. /unzede/ Basamortutzea Borrokatzeko Nazio Batuen Hitzarmena.

 

[sigla] UNCED. /unzed/ Ingurumen eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentzia (en: United Nations Conference on Environment and Development; es: Conferencia de las Naciones Unidas sobre el Medio Ambiente y el Desarrollo CNUMAD; fr: Conférence des Nations unies sur l’environnement et le développement, CNUED).

 

[sigla] UNCTAD. /unktad/ Merkataritza eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentzia (en: United Nations Conference on Trade and Development, UNCTAD; es: Conferencia de las Naciones Unidas sobre el Comercio y el Desarrollo, CNUCED; fr: Conférence des Nations unies sur le commerce et le développement, CNUCED).

 

[sigla] UNDOF. /undof/ Bereizketa Ikuskatzeko Nazio Batuen Indarra (FNUOS*, FNUOD*).

 

[sigla] UNDP* e. NBGP, Nazio Batuen Garapen Programa.

 

[sigla] UNE. /une/ Espainiako Normalizazio Erakundea. Lehen, Aenor.

 

[sigla] UNED. /uned/ Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionala, Espainiakoa.

 

[sigla] UNEP* e. NBIP, Nazio Batuen Ingurumen Programa.

 

[sigla] Unesco. /unesko/ Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea (UNESCO*) (en: United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization, Unesco; es: Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura, Unesco; fr: Organisation des Nations unies pour l’education, la science et la culture, Unesco).

 

[sigla] UNFCCC. /u-ene-efe-ze-ze-ze/ Klima Aldaketari Buruzko NBEren Esparru Konbentzioa (CMNUCC*).

 

[sigla] UNFPA. /unfepa/ Populazio Gaietarako Nazio Batuen Funtsa (FNUAP*).

 

[sigla] UNHCR. /u-ene-hatxe-ze-erre/ Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria. Laburturik, Iheslarientzako NBEren Agentzia (en: United Nations High Commissioner for Refugees, UN Refugee Agency, UNHCR; es: Alto Comisionado de Naciones Unidas para los Refugiados, ACR, ACNUR; fr: Haut-Commissariat des Nations unies pour les réfugiés, HCR).

 

[sigla] UNI. /uni/ Independentziarako Batasun Nazionala, Kaledonia Berriko alderdi politikoa.

 

[sigla] Unicef. /unizef/ Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsa (UNICEF*).

 

[sigla] Unido. /unido/ Industria Garapenerako Erakundea (ONUDI*).

 

[sigla] Unifil. /unifil/ Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-behinekoak.

 

[sigla] UNITA. /unita/ Angolaren Independentzia Osorako Batasun Nazionala.

 

[sigla] Unitar. /unitar/ Nazio Batuen Prestakuntza eta Ikerketa Institutua (UNITAR*).

 

[sigla] UNO* e. NBE, Nazio Batuen Erakundea.

 

[sigla] UNODOC. /unodok/ Drogen eta Krimenaren Kontrako Nazio Batuen Bulegoa.

 

[sigla] UNRWA. /unrua/ Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa.

 

[sigla] UNSA. /unsa/ Sindikatu Autonomoen Batasun Nazionala, Frantziakoa.

 

[sigla] UNU. /unu/ Nazio Batuen Unibertsitatea.

 

[sigla] UOC. /uok/ Kataluniako Unibertsitate Irekia.

 

[sigla] UOHEI. /uoei/ Urrutiko Oinarrizko Heziketarako Euskal Ikastetxea (CEVEBAD*).

 

[sigla] UPD. /u-pe-de/ Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD*).

 

[sigla] UPF. /u-pe-efe/ Pompeu Fabra Unibertsitatea.

 

[sigla] UPLG. /u-pe-ele-ge/ Guadalupe Askatzeko Herri Batasuna.

 

[sigla] UPN. /u-pe-ene/ Union del Pueblo Navarro. Siglak erabili; ez itzuli.

 

[sigla] UPNA* e. NUP, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

 

[sigla] UPPA. /u-pe-pe-a/ Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea.

 

[sigla] UPR. /u-pe-erre/ Batasun Popular Errepublikanoa, Frantziakoa.

 

[sigla] Uprona. /uprona/ Burundiko Aurrerabiderako Batasuna.

 

[sigla] UPU. /upu/ Posta Batasun Unibertsala.

 

[sigla] URNG. /u-erre-ene-ge/ Guatemalako Batasun Iraultzaile Nazionala.

 

[sigla] URSS* e. SESB, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna.

 

[sigla] USA* AEB, Ameriketako Estatu Batuak.

 

[sigla] USE. /use/ unibertsitatean sartzeko ebaluazioa.

 

[sigla] UTB. /u-te-be/ urteko tasa baliokidea, maileguen interesei dagokiena (TAE*).

 

[sigla] Utese. /utese/ EAEko Osasun Teknikarien Batasuna.

 

[sigla] UUP. /u-u-pe/ Ulsterko Alderdi Unionista.

 

[sigla] UVF. /u-uve-efe/ Ulsterko Boluntarioen Indarra, talde paramilitar unionista.

 

[sigla] UVI* e. ZIU, zainketa intentsiboetako unitatea.

 

[sigla] UZEI. /uzei/ Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastegia.

 

[sigla] VAR. /bar/ bideo epaile laguntzailea.

 

[sigla] VAT* e. BEZ, balio erantsiaren gaineko zerga.

 

[sigla] VPO* e. babes ofizialeko etxea.

 

[sigla] VW. Volkswagen auto enpresa. Kontuz deklinatzean. VWek, VWeko, VWen.

 

[sigla] WADA. /bada/ Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia (AMA*).

 

[sigla] WASG. /basg/ Lan eta Gizarte Justiziarako Hauteskunde Alternatiba, Alemaniakoa.

 

[sigla] WEU* e. MEB, Mendebaldeko Europako Batasuna.

 

[sigla] WFC* e. Elikaduraren Munduko Kontseilua. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] WFP* e. MEP, Munduko Elikadura Programa.

 

[sigla] WHO* e. OME, Osasunaren Mundu Erakundea.

 

[sigla] WIPO* e. Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundea. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] WMO* e. Munduko Meteorologia Erakundea. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] WNBA. /uve-ene-be-a/ Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi liga, emakumeena.

 

[sigla] WOSHIE. /woxie/ Barrualdeko Tokien Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundea.

 

[sigla] WSPA. /uve-ese-pe-a/ Animaliak Babesteko Nazioarteko Elkartea.

 

[sigla] WTA. /uve-te-a/ Emakumezko Tenislari Profesionalen Elkartea.

 

[sigla] WTO* e. MME, Munduko Merkataritza Erakundea.

 

[sigla] WWF. /uve-uve-efe/ Naturarentzako Mundu Funtsa.

 

[sigla] YPG. /i-pe-ge/ Herriaren Babes Unitateak.

 

[sigla] YPJ. /i-pe-jota/ Emakumeen Babes Unitateak.

 

[sigla] ZAS. /zas/ Zurrumurruen Aurkako Sarea.

 

[sigla] ZDF. /zeta-de-efe/ Alemaniako telebista bat (de: Zweiten Deutschen Fernsehen).

 

[sigla] ZEN. /zen/ Zona Especial Norte. Espainiako Gobernuak 1983an Hego Euskal Herrirako prestaturiko plana. ZEN plana.

 

[sigla] ZGAT* e. turismo handiko eremu. Ez erabili siglarik.

 

[sigla] Zinebi. /zinebi/ Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia.

 

[sigla] ZIU. /ziu/ zainketa intentsiboetako unitatea (UCI*, UVI*). ZIUan dago. ZIUetan orain ez dago tokirik.

 

[sigla] ZUP. /zup/ lehentasunez urbanizatzeko gunea.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa