Bizimoduak

"Bizimoduak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Enekoitz Telleria Sarriegi

2022ko irailak 25

Erretiroa hartu du Telleriak: margo denda itxi du, eta eskolak emateari utzi dio. Baina margotzeari, ez. 'Arimaren margolariak' telebista saioan egin zen ezaguna, baina 50 urteko ibilia darama jada artearen munduan. «Esperimentatzen» jarraitu nahi du.

Iñaut Matauko Rada

2022ko irailak 24

Izen aldaketaren ekitaldia, atzo, Donostiako Gladys Enea parkean.
35 urte egin ditu aurten Urtxintxa heziketa erakundeak, eta hemendik aurrera Hezten izena izango du. «Urtxintxa jolasti hura» heldu egin dela diote, eta horregatik egin dute aldaketa.

Olaia L. Garaialde

2022ko irailak 24

Sagar uztaren festa egingo dute bihar Astigarragan, Gipuzkoan.
Sagarrak bildu, eta uztaren lehen muztioa dastatuko dute bihar Astigarragako Sagar Uztaren Jaian. Sagarraren azoka ere izanen da

Amaia Jimenez Larrea

2022ko irailak 24

Andoni Luis Adurizek eta haren lantaldeak Nineu jatetxearen kontzeptua berritu dute, eta Muka sortu dute Donostian.
Donostiako Muka jatetxeak sua du bere plateren ardatz. Bi hilabete daramatza irekita Kursaalean, Nineu jatetxearen kontzeptuaz gogoeta egin eta hura eraldatu ondoren.

Jakes Goikoetxea

2022ko irailak 24

<b>Kuma. </b>Daniel Lomana sukaldaria, Bilboko Kuma jatetxean. Oh! Taku jatetxea ere badu, <em>ramen</em>-ean espezializatua.
Euskal Herrira ere iritsi zen Japoniako sukaldaritzaren goraldia, eta hango platerak ohikoak bihurtu dira jatetxeetan eta etxeetan. Donostiako Akari, eta Bilboko Kuma eta Oh! Taku hiru jatetxe japoniar dira.

Iker Tubia

2022ko irailak 24

Iruñeko Alde Zaharreko udalbatza txikiko kideak, atzo, goxokiak botatzen, San Fermin Txiki bestetan.
Hasi dira Iruñeko San Fermin Txiki bestak, karrikak hartzeko gogo handiz. Jendetza batu da txupinazoan: dantzan zaharrenak, eta goxokien ehizan gazteenak. Denak zeruari so.

Yasmine Khris

2022ko irailak 18

Garagardo dastaketa egin zuten Zentzumenen parkean, eguzkipean.
Nafarroako VII. Azoka Ekologikoa antolatu du NNPEKek, Noainen. 2.500 elikagai baino gehiago eskaini dituzte, tokiko ekoizpen ekologikoa bultzatzeko eta ikusarazteko.

Unai Etxenausia

2022ko irailak 17

Mahats bilketaren jaia artxiboko irudi batean.
Arabako Errioxako mahats bilketaren festa ospatuko dute bihar Lantziegon. Pou anaia eskalatzaileak izango dira aurtengo pregoilariak

Ainize Madariaga

2022ko irailak 17

Larzabaleko Bizideki zentroko autistak astean behin joaten dira Donibane Garaziko igerilekura. Putzua beraiena dute, jende ezezagunek kausi diezaieketen izua saihesteko. Pertsona neurotipikoek praktikatzen dituzten aktibitateak egiten dituzte, betiere norberaren beharretara egokituz, autista bederak bere berezitasunak baitauzka.
Autistei egokitutako aisialdi eskaintzak zabaltzen ari dira, soinua eta argia apalduz. Kasu batetik bertzera ez duenez zerikusirik, autistak aisialdian laguntzen dituztenak haien beharretara egokitzen dira. Talde jokoak salbu, oro har, edonorentzako aktibitateetan parte hartzen dute, lagunduak diren ber.

Gehiago ikusi

Publizitatea