Mariasun Landa

"Mariasun Landa" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Arantxa Iraola

2022ko irailak 4

Mariasun Landa eta Txaro Arteaga. /

Diktadura betean sortuak dira biak, barrunbe ilun hartan, baina asmatu zuten ulertzen, beste andre askoren gisan, guztiz bidegabea zela gerizpera kondenatzen zituen bizi eredu hura; ordutik, Txaro Arteagak eta Mariasun Landak bizitzako ardatzen artean dituzte feminismoaren aldarriak.

Berria TB

2022ko irailak 4

Zerumugan libertatea jarrita

Donostiako Herri Irratian kazetari egin zituen hamarraldiek eta Emakunde zuzentzen egin zituen urteek egin zuten ezagun Arteaga; haur eta gazte literaturan egin duen bide oparoa da Landaren ibilbideko ezaugarri nabarmenena. Biak batzen ditu, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko berdintasun faltaren gaineko ikuspegi zoliak, eta hori gainditze aldera izandako jarrera argiak. Batzen ditu, baita ere, adinak: aurreko mendeko 40ko hamarraldian sortuak dira, Francoren diktadurak eta Eliza katolikoaren pentsamendu hertsiak ia dena irensten zuen aroan, eta horregatik solaskide aski egokiak dira andreak itzalpera zigortzen zituen giro hartan jaio ziren hamaikatxo bat andrek feminismoak zedarritutako bideetan ahalduntzeko zer bide egin zuten ikusteko, ulertzeko, aintzatesteko.

Arantxa Iraola

2022ko irailak 4

Diktadura betean sortuak dira biak, barrunbe ilun hartan, baina asmatu zuten ulertzen, beste andre askoren gisan, guztiz bidegabea zela gerizpera kondenatzen zituen bizi eredu hura; ordutik, Txaro Arteagak eta Mariasun Landak bizitzako ardatzen artean dituzte feminismoaren aldarriak.

Iñigo Astiz

2020ko azaroak 17

Mariasun Landa idazlea, atzo, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan emandako hitzaldian.
Testuinguruak eramanda heldu zen Mariasun Landa haur eta gazte literatura idaztera, euskararen eta kulturaren aldeko mugimenduak hartara bultzatuta, baina genero horretako liburuek duten eragina nabarmendu du Bilbon. Irakurketa publikoa egingo dute gaur haren testuekin, Arriaga antzokian.

Iñigo Astiz

2020ko azaroak 12

Patxi Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide idazleak, atzo, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, hizketan.
Mariasun Landak eta beste belaunaldikide batzuek kalitatezko haur eta gazte literatura bat sortzeko egindako lanaz aritu dira Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak Bilbon.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

2019ko martxoak 3

Duela berrogei urtetik hona fikzioaren eremutik kanpo sorturiko testu hautatuak. Horixe Mariasun Landaren 'Txikiaren handitasuna literaturan' lanaren muina. Lau ertz nagusirekin: emakumea literaturan, irakurketa, idazketa eta haur eta gazte literatura. Zuzentasun politikoaren aurka eta, batez ere, literaturaren alde mintzo da.

Iñigo Astiz

2017ko urtarrilak 22

Bilboko Azkuna zentroan, euskarazkohaur eta gazte literatura sorkuntza biltzen ditu <em>Uhartearen altxorra</em> erakusketak.
Hedabideetan maiz azpimarratzen dira irakurketak haur eta gazteengan eragiten dituen onurak, baina inoiz gutxi aipatzen da haur eta gazteentzat idazteak idazleengan sortzen duen lilura. Hain justu, horretaz aritu dira Mariasun Landa, Yolanda Arrieta eta Leire Bilbao idazleak BERRIArekin.

Gehiago ikusi

Publizitatea