Foruzaingoaren atxiloketa kopurua jaitsi da
IRUÑEA. Iaz foruzainek 43 pertsona atxilotu zituzten, eta aurten, berriz, 21 lagun atxilotu dituzte. Nafarroako Gobernuaren arabera, atxiloketak %52 murriztu dira. Salaketa gehien uztailaren 6an jarri zen, jende gehien bildu zen egunean. Guztira, Arreta Bulegoan lehen lau egunetan 372 salaketa jaso dira; horietatik 139 salaketa, lehen egunean. Jarritako salaketa gehienak ebasketei lotuta daude (308). Bi gidari atzeman dituzte baimendutako gehieneko alkohol tasa gainditzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu