Ezarian. Zientzia

Minbizi zelulak birprogramatu eta onbera bihurtuta

Nafarroako Medikuntza Ikerketa Aplikaturako Zentroan egin dute lana, Bartzelonako ikertzaileen laguntzaz

Amaia Portugal.
2013ko apirilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Medikuntza Ikerketa Aplikaturako Zentroan (Nafarroako Unibertsitatea) lan egiten duten zenbait ikertzailek linfoma eta leuzemia zelula batzuk birprogramatu dituzte, gaiztoak izateari utzi ziezaioten. Bartzelonako Erregulazio Genomikorako Zentroarekin batera egin dute lan hori, eta ikerketaren emaitzak Cell Reports aldizkarian argitaratu berri dituzte.

«Gure ikerketek erakusten dutenez, gizakiaren minbizi zelulak eraldatu egin daitezke, eta zelula normalen antzekoak bihurtzea lortu. Leuzemia eta linfoma duten pazienteak tratatzeko estrategia terapeutiko berri baterako bidea zabaldu dugu», adierazi dute ikertzaileek. Zelulek, eraldatu ez ezik, onbera izaten jarraitzen dute tratamendua bukatu eta gero ere, eta tumore berriak sortzeko aukerak murrizten dituzte.

Izan ere, birprogramazioaren ondoren tumoreak sortzeko ahalmena oso nabarmen murrizten dela egiaztatu dute, saguekin egin dituzten probetan.Gaur egun erabiltzen diren terapiak gai dira minbizi zelulak suntsitzeko, baina orain arte ez dute lortu tumore berriak sortzeko ahalmena desagerraraztea.

Ikerketaren egileek adierazi dutenez, «garrantzitsuena da birprogramazio horrek murriztu egiten dituela minbizia berriz agertzeko aukerak». Laborategian egindako lana pazienteekin aplikatu ahal izateko, konposatu kimikoak aurkitzeko lanetan ari dira orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.