Espainiako Gerran frankismoak hil zituen 3.700 nafarrei omenaldia egin diete gaur Iruñean mila bat lagunek, Gaztelugibel kalean. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatu du ekitaldia. 3.700 haietatik 298 iruindarrak ziren. Ekimenean ordezkari politikoak ere izan dira; UPN eta CDNkoak ez, ordea.
Garai hartan fusilatutako Iruñeko hautetsi baten seme Tomas Dorronsorok lore eskaintza egin du, Errepublikako bandera lagun zuela.
Maravillas hamalau urteko Larragako neskatoa bortxatu eta hil egin zuten gerran indar frankistek, bere aitarekin batera hil ere, eta haren arreba Josefinak parte hartu du omenaldian. Fermin Valenciak kanta eskaini dio.
Aipatutako elkarteak lanean segituko duela jakinarazi du Mirentxu Agirre ordezkariak.
Frankismoak gerran fusilatutako nafarrak gogoan
Mila bat lagunek hartu dute parte Iruñeko omenaldian. Biktimen senideak izan dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu