'Bateragune auzia'

Hainbat lagun joan dira Euskal Herritik Auzitegi Nazionaleko atarian babesa adieraztera

Aitor Bezaresek esan du epaitzen hasi direna Euskal Herrian martxan jarritako prozesua dela. BerriaTB Madrilen da, epaiketaren nondik norakoak jasotzen.

2011ko ekainaren 27a
16:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herritik hainbat pertsona joan dira Madrilera, gaur goizean Auzitegi Nazionalaren atarian auzipetuei babesa adieraztera. Horien artean zeuden Niko Moreno eta Aitor Bezares ezker abertzalekoak, Jon Abril eta Txentxo Jimenez Aralarrekoak, Peio Urizar eta Ikerne Badiola EAkoak, Joan Tarda ERCkoa eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria.

Aitor Bezares ezker abertzaleko kideak adierazpenak egin ditu auzitegira sartu aurretik, eta aurreko astean esan zuten moduan gaur ere epaitua ezker abertzaleak Euskal Herrian martxan jarri duen prozesua dela berretsi du. Gaineratu du prozesuak ez duela atzera bueltarik eta "orain arteko estrategia errepresiboa" bertan behera geratuko dela. Auzipetuak askatzea eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.