Saharatik kanporatu dituzte bi euskal herritar
GASTEIZ. Aiundik kanpora bota dituzte sahararren aldeko Euskal Herriko bi ekintzaile eta Espainiako beste bat. CEAS Sahara eta Sahara Thawra elkarteetako kideak dira. Asteartean kanporatu zituzten, eta asteazkenaz geroztik Rabaten dira, Marokon. Atzo, hain justu, bi urte bete ziren Gdeim Izik kanpalekua desmuntatu zutenetik, eta elkarretaratzeak egin zituzten Bilbon eta Tolosan (Gipuzkoa), besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu