Abian da Katalunia eta Euskal Herria bizikletan lotzeko erronka

Ibilbidearen lehen zatian ariko diren txirrindulariak, atzo, Portboun, erronka hasi aurretik. BI NAZIOAK BIZIKLETAN.
Julen Etxeberria.
2015eko uztailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jon Bikendi eta Iban Gartzia hasi dira jo eta ke pedalei eragiten. Bi txirrindulariok erronka gogorra dute esku artean: Katalunia eta Euskal Herria bizikletaz lotzea, bi herrialdeon autodeterminazioaren, independentziaren eta selekzio ofizialen aldeko aldarrikapena egiteko. Atzo hasi zuten erronka, Portboun, eta, ondo bidean, datorren asteartean amaituko dute, Hendaian. 942 kilometro egingo dituzte lau egunetan, eta 26.800 metroko desnibela pilatuko dute. Bikendik eta Gartziak osorik egingo dute ibilbidea, eta beste bost txirrindulari izango dituzte ondoan. Etzi iritsiko da Frantziako Tourra Euskal Herrira, eta, bezperan, aldarrikapen txiki bat egingo dute San Martin harrian, 18:00ak aldera. Ordu horretan egingo diete ongietorria ere, Euskal Selekzioaren Aldeko Lagunak elkarteak antolatuta. Hurrengo egunean ere, Hendaiara iritsitakoan, ekitaldia egingo dute, egitasmoari amaiera emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.