Felipe Montoya donostiarra Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da

2017ko abenduaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PATINAJE ARTISTIKOA. Felipe Montoya 27 urteko patinatzaile donostiarra PyeongChangeko (Hego Korea) Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da. Kolonbian jaio zen, eta 6 urterekin iritsi zen Donostiara, eta Txuri Berri klubean hasi zen lehiatzen. Jokoak otsailaren 9an hasiko dira, eta Montoyak bakarkako proban parte hartuko du. Montoya da ziur sailkatua dagoen euskal atleta bakarra. Lucas Egibarri, Imanol Rojori eta Juan del Campori oraindik ez diete ziurtatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.