Frantziako Errugbi Ligak Miarritze jaitsarazi du, diru arazoengatik

Pro D2 mailari eustea lortu du taldeak, baina zigorra jarri diote. Klubak helegitea aurkeztu du.

Miarritze eta Baiona lagunarteko bat jokatzen, iazko udan. GUILLAUME FAUVEAU
Miarritze eta Baiona lagunarteko bat jokatzen, iazko udan. GUILLAUME FAUVEAU
Jone Bastida Alzuru.
2025eko maiatzaren 20a
16:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Errugbi Ligak hirugarren mailara jaitsarazi du Miarritze taldea, klubak oso egoera ekonomiko txarra baitu. Pro D2 mailari eustea lortu du taldeak, baina zigorra jarri diote, diru arazoak tarteko: mailaz jaistera behartu ez ezik, datorren sasoian hiru puntu gutxiagorekin ekingo dio Lapurdiko taldeak denboraldiari.

Erabakia, hala ere, ez da behin betikoa. Miarritzek helegitea aurkeztu du, eta arduradunek esan dute edozer egiteko prest daudela egoerari irtenbide bat emateko. Ohar bidez, lankidetzan jarduteko borondatea agertu dute, eta adierazi beharrezko elementu guztiak aurkeztu dituztela klubaren «fede ona, kudeaketa zorrotza eta Pro D2 mailan jokatzeko zilegitasuna» erakusteko.

Miarritzek urteak daramatza arazo ekonomikoekin. Iazko ekainean jabez aldatu zen, baina ez dituzte konpondu finantza arazoak; inbertitzaileak falta ditu. Ez da, gainera, kluba ataka horretan dagoen lehen aldia: 2018an ere jaistekotan egon zen, orduan ere egoera ekonomiko txarragatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.