Oier Sanjurjok Zipren jokatuko du datorren denboraldian, AEK Larnakan

2022ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Oier Sanjurjok jokatzen jarraituko du datorren denboraldian. Atzerrian arituko da, Zipren. Osasunako kapitain ohiak sasoi baterako kontratua sinatu du herrialde horretako AEK Larnakarekin, eta aukera izango du hitzarmena beste urtebetez luzatzeko. Zipreko txapeldunordea da AEK Larnaka, eta, horri esker, Txapeldunen Ligako atarikoa jokatuko du. Beste euskal jokalari batek jokatzen du taldean: Mikel Gonzalez erdiko atzelari arrasatearrak, Realeko jokalari ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.