Banakako Txapelketako finalerdi bakarra jokatuko da asteburu honetan, Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak igandean Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko dutena. Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea larunbat honetan ziren jokatzekoak lehen finalerdia, Bilbon, baina Goizuetako aurrelariak atzerapena eskatu du, eta epaileak eskaera onartu dio. Eskuin eskuan dauka min jarduneko txapeldunak.
Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen arteko finalerdia ekainaren 8an edo 9an jokatuko da. Beraz, finala ere astebete atzeratuko da, ekainaren 16tik 23ra.