Futbola

Sadar hilabete batez ixtea proposatu dute

"Muturreko zaleekin jarrera arina izatea" egotzi dio Espainiako Indarkeriaren Aurkako Batzordea, eta 200.000 euroko isuna jartzea ere galdegin du.

ainara arratibel gascon
2018ko abenduaren 13a
07:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Epainiako Indarkeriaren, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Batzordeak Sadar hilabete batez ixtea erabaki du, eta Osasunari 200.000 euroko isuna jartzea "muturreko zaleekin duen jarrera arinagatik". Besteak beste zale horietako batzuk justiziak zigortuta daudela dio, hainbat delitu egiteagatik, eta Osasunak baimendu egiten diela zelaian sartzea. Batzordearen oharrak dio segurtasun koordinatzailearen aginduei ez ziela egin Osasunak eta ez zuen behar bezala bete jarraitzaileen jardueren inguruko erregistro liburua.

Hain zuzen ere 2016an otsailaren 1ean Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Indar Gorriko 18 zale atxilotu zituen, gehienak  Ez zen talde taldearen aurkako operazioa izan, baizik eta bertako hainbat kideren aurkakoa. Poliziak argi utzi nahi izan zuen hori.  Talde kriminaleko kide izatea eta beste talde batzuetako zaleen aurkako "lesio delituak" egitea egotzi zieten atxilotuei. Epailearen aurrean deklaratu ostean libre utzi zituzten, epaiketa zain. Baina, fiskaltzarekin akordioa lortu, eta ez zen egin. Akusatuek urtebeteko espetxe zigorra onartu zuten, eta  960 eta 1.920 euro arteko zigorrak onartu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.