Tropela harrapatu du

Baskoniak 88-82 irabazi dio Unicajari, eta kanporaketa postuetan dauden taldeen arrastoan jarri da. Onena Timma izan da: 24 puntu

Imanol Magro Eizmedi
2017ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euroligako kanporaketetako sailkatzeko postuetan dauden taldeak hasiak dira Baskoniaren hatsa sumatzen lepo atzean. Gasteizko taldeak 88-82 irabazi zion atzo Unicajari eta bosgarren garaipena lortu zuen. Bost ditu ere Real Madrilek, zortzigarren sailkatuak, eta gaurko partidaren zain—Olympiakosen etxean jokatuko du— Baskoniarekin berdinduta dago. Beste modu batera esanda, eta txirrindularitza metafora erabiliz: lehen 11 jardunaldietan atzean sufritzen egon ondoren, atzo tropelean dauden taldeak harrapatu zituzten gasteiztarrek.

Baskoniak oso ondo ekin zion partidari eta 27-12 aurreratu zen lehen laurdenean. Pixka bat gehiago estutu eta oreka hausten saiatu zen, baina Unicajak ondo erantzun zuen (41-36, atsedenaldian). Are gehiago, aurretik ere jarri zen Adam Waczynskiren eskumutur finari esker: 25 puntu eta zazpi hiruko sartu zituen.

Baskoniak krisialdia izan zuen hirugarren laurdenean, baina Jayson Grangerren zuzendaritzapena itzali zuen sua (59-86, 30. min.). Azken laurdenean erabaki zen partida, eta orduan agertu ziren etxekoan jokalari onenak: Voigtmann (zortzi puntu eta sei asistentzia), Xengelia (hamabi puntu eta sei errebote), eta batez ere, Jannis Timma. Letoniarrak hartu zuen ardura erasoan eta partida handia egin zuen: 24 puntu sartu zituen, bost hirukorekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.