Komunikazioa

'Teknopolis'-ek Ikaslan saria jaso du, eginiko dibulgazio lanagatik

Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkarteak banatzen du saria, bi urtean behin

Erredakzioa
2014ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elhuyarrek ekoitzitako Teknopolis saioak jaso zuen atzo Ikaslan saria; Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkarteak banatzen du. Bigarren aldiz banatu zuten Ikaslan saria, Donostian, Gipuzkoako Merkataritza Ganberan. Lanbide Heziketaren inguruan eginiko dibulgazio lanagatik jaso zuen aitortza saioko lantaldeak.

Bi urtean behin banatzen du saria Ikaslanek, Euskal Lanbide Heziketa Publikoak «gizarteari eskaintzen dion zerbitzua hobetzen laguntzen duten pertsonei, enpresei edo erakundeei». 2012an Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoari eman zion.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo Turrillas izan zen ekitaldian.

Hamabost urte bete zituen iragan otsailaren 20an Elhuyarrek ETBrako ekoitzitako zientzia dibulgazio saioak. Urte horietan guztietan 403 saio baino gehiago egin dituzte, 1.200 erreportaje baino gehiago eman, eta 2.500 bat lagunen testigantzak bildu. Zientzia eta teknologiaren alorreko ezagutzak euskaraz gizarteratzea dute xede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.