Elkarri-ren iduriko baketze prozesua laster abia daitekeela adierazten dute Zapateroren hitzek

2006ko otsailaren 11
17:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Luis Rodriguez Zapatero Epainiako gobernuburuaren adierazpenak gustura hartu ditu Elkarri gizarte mugimenduak. "Epe laburrean baketze prozesua abiatzeko une ezin hobean gaudela pentsatzeko animoa ematen digute", adierazi du Paul Rios bozeramaileak, Gasteizen.

Elkarri-k alderdien mahaia osatzearen aldeko elkarretaratzea egin du hiri horretan, eta ekitaldiaren ondoren egin ditu Riosek adierazpen horiek. Epe zehatzei buruz ere hitzegin du Elkarri-ko kideak, eta uda baino lehen prozesu hori abian jartzeko aukerak daudela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.