Iraken okupazioa

Muktada Al-Sadren ordezkaria aske gelditu da ordu batzuez atxikita egon eta gero

2004ko apirilaren 13a
16:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Muktada Al-Sadr buruzagi xiitaren ordezkari eta kolaboratzaile estu Haze Al-Araji aske dago, soldadu estatubatuarrek bost orduz atxikita eduki ostean.

Bagdaden, nazioarteko prentsaren bilgune den Palestine hotelean italiako telebista kate bati elkarrizketa eman dio Al-Sardren mugimenduko bigarren buruzagiak. Handik atera denenan

AEBetako soldadu batek Al-Arajiri besotik heldu dio, baina, buruzagi xiitaren inguruanzeuden klanetako buruzagiek babestuta, berriro hotelera sartu da. Lekukoek adierazi dutenez, Al-Araji Palestine hotelaren atzeko atetik atera da, eta auto militar batean sartu.Handik ordu batzuetara, Sheraton hoteleko gela batean azaldu da Al-Araji bera, aske dagoela esateko. Esan duenez, hoteletako baten gelan egon da, Estatu Batuetako soldaduen esku.

Nazioarteko agentzietako berriemaileek agertu dutenez, Al-Arajiren atzematearen lekuko izan diren buruzagi irakiarrek haserre hartu dute atxiloketa."Non dago ekarri nahi diguten demokrazia?", oihukatzen zutela agertu dute.

Palestine hotela Iraken diren nazioarteko kazetari gehienek ostatu hartzen duten lekua da, AEBetako indarrengana ez ezik, kazetariengana ere zabaldu da buruzagi irakiarren haserrea. Zehazki, nazioarteko komunikabideedako ordezkariei Al-Arayiri sarekada bat prestatu izana leporatu diete buruzagi irakiarrek. "Prentsak eta AEBek prestatuko segada da. Prentsa da honen arduraduna, norbait elkarrizketatu behar dutenen haren segurtasuna bermatu behar dute", leporatu die buruzagi horietako batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.